54.edizioa izango da aurtengoan Durangon. Egunotako egitaraua oparoa da. Aurten lehenengo aldiz Spotify zerrenda publiko bat osatu du Durangoko Azokak, abenduaren 5etik 8ra arte eskuratu ahal izango diren musika-nobedadeekin. 49 abestik osatzen dute, eta astero kanta berriak gehituko zaizkio. Hemen sartu eta entzun ahal izango dituzue. On egin!
AEK, Ikastolen Elkarte, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigorak Nafar hegoaldeko uztaeuskarari puzkakanpaina lehenengoz egin genuenetik urte batzuk joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.
Aurtengoan diru-ekarpenean ere badago berritasunik. Batetik, orain arte bezala, diru-ekarpena jasoko dute:
Zonalde zigortuko ikastolek. Vianako Erentzun, Lodosako Ibaialde eta Tuterako Argia ikastolek eguneroko beharrei aurre egin ahal izateko eta arnasa lasaiago hartzeko balio izanen die jasoko duten diru-partidak.
AEK-k. Orain arte bezala, zonaldeko euskaltegien egitura-gastuei aurre egiteko ez ezik, ikasleei matrikula ordaintzen laguntzen dien beka-sistemara bideratuko du jasoko duen zatia.
Sortzenek. Beldurrak eta aurreiritziak uxatzeko orain arte hain beharrezko izan den lanean jarraituko du Sortzenek, zonaldean matrikulazio-kanpainak eginez sare publikoan D ereduko taldeak mantendu eta berriak sor daitezen.
Baina, aurten, honez gain, Agerraldia deitu dugun ekimen berrira ere bideratuko dugu diru-ekarpenaren zati bat. Ager vasconumean (Nafarroako erdialdean eta hegoaldean) euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi dugu. Bide praktikoa eta eraginkorra egin, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izanen dituena, saretzean eta elkarlanean oinarritua, emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko dituena, euskararen ezagutza zabaltzeko, erabilera handitzeko eta aldeko jarrerak indartzeko.
Hiru kutxa daude aukeran aurten: zuria, berdea eta beltza.