2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio

Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko arazoaren 26a) bertsolaria da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izana, gaur egun (2017) bertsolarien txapeldunordea da. Lau urtez behin Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatzen da. Maialen sei aldiz finalista izan da eta bi aldiz txapeldunorde geratu da. 2009an Joxe Agirrek Maialeni bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion.

Arte Ederretan lizentziaduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi du.  Maialen Lujanbio ez da bertsolaria bakarrik, baita idazlea ere. Bertsolarien Txapelketa Nagusia irabazi duen lehengo emakumea izan da. Bere genero artistikoa olerkigintza da. Maialenen bertsoak sentikorrak eta irudimentsuak dira. Optimismo handia eta bizi-energia ematen dituzte. Entzuten eta ulertzen, jendea liluratuta geratu ohi da.

Gogoratzen naiz lehengo amonen

zapi gaineko gobaraz

Gogoratzen naiz lehengo amonaz

gaurko amaz ta alabaz

Joxei ta zuei mila zorion

miresmenaren zirraraz

ta amaituko dut txapel zati bat

zuek guztiontzat lagaz

Gure bidea ez da errexa

bete legez, juizioz, trabaz!

Euskal Herriko lau ertzetara

itzuliko gara gabaz

Eta hemen bildu dan indarraz

grinaz eta poz-taupadaz

herri hau sortzen segi dezagun

euskaratik ta euskaraz

1 thought on “2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude