Hileko artxiboak: ekaina 2017

Donostiako Aquariuma

Tabakalera eta itsasontziaz gain 3.aukera proposatu nahi dizuegu.
Donostiako Akuariuma.

Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira.

Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa 1928koa da, eta Gipuzkoako itsas ondarea zein itsasgintzakoa biltzen ditu bi solairutan. Bertan, nabarmentzekoa da euskal balea baten eskeleto handia, baita Kantauri itsasoa ardatz duten akuario ugari, 200 espezie baino gehiago biltzen dituztenak, eta 360ºko tunel ospetsua ere. Halaber, askotariko espezie tropikalak ikus daitezke.

Tabakalerara bisita

Ekainaren 18ko txangoa ate-joka dugunez, goizerako planak proposatzea dagokigu.  Tabakalera eraikina bisitatzea dugu aukeretako bat. Azken urteetan sona handiagoa hartzen ari da eta hainbat kultura ekitaldi egiten dira bertan. Horretaz gain, sormena ere bultzatzen saiatzen dira. Laster zine eskola ere irekiko dute.

Igandetan 10:00etatik 22:00etara egoten da zabalik, eta eraikina eta erakusketa aretoa doan ikus daitezke. Hauxe da ekainaren 18an izango den erakusketa nagusietako bat:

Egun horretako agenda osoa hemen kontsulta daiteke.

Ba al duzue Tabakalera ezagutzeko gogorik?

Donostiako irteera

Ikasturtea amaitzear dugu eta Donostiako irteera planifikatzen hasi behar, ezta? Goizean  elkartuko gara 11:00etan, Bulebarrean .

Donostian, aisiaz gozatzeko hamaika aukera baditugu. Aukeratzen hasita, ordea, ibilaldi bat egitea otu zaigu. Ez da oinezko ibilaldia izango; ez da tren turistikoan eginiko ibilaldia izango….itsas ibilaldia, baizik. Igerian ba al dakigu?

Olatuen aparrez bustiko dugu goiza. Horrez gain, eguzki ederraz eta paisaiaz gozatzeko parada izango genuke . Donostiako beste bazterrak ezagutzeko ibilaldia litzateke: kostatik eta Donostiako badiatik ,hain juxtu ere.

Ikusi nahi gure ibilbidea? Sartu, sartu. Hementxe, lehen proposamena. Zer iruditzen zaizue?