Hileko artxiboak: abendua 2017

2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio

Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko arazoaren 26a) bertsolaria da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izana, gaur egun (2017) bertsolarien txapeldunordea da. Lau urtez behin Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatzen da. Maialen sei aldiz finalista izan da eta bi aldiz txapeldunorde geratu da. 2009an Joxe Agirrek Maialeni bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion.

Jarraitu 2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio irakurtzen

Uztapide hiru urte jarraian Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun.

Manuel Olaizola Urbieta-Uztapide-bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago. Horregatik, maiz, bertsolaria zestoartzat hartua izan da. 16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe ibili zen morroi, baita mendiko hainbat lanetan ere, harik eta azkenik, Donostiako Cervezas El León garagardo-lantegian finkatu zen arte. 1952an ezkondu eta Oiartzungo Ergoien auzoko Langantzerrene baserria hartu zuen bizileku. Jarraitu Uztapide hiru urte jarraian Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun. irakurtzen

Amets Arzallus, 2013ko txapeldun

AMETS ARZALLUS

Jexux  Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren anaia. Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste). Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Gaur egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan aritzen da.

Jarraitu Amets Arzallus, 2013ko txapeldun irakurtzen

Bi bertsolari handi: Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña.

B1 eta C2 atarikoa taldeetako ikaskideok, aste honetan eta hurrengoan, bertsolaritzaren inguruan arituko gara mintza-saioetan; eta espero dugu orri honetatik informazioa jasotzea horren inguruan aritu ahal izateko.

Hasteko esan, guk bi bertsolari handi ekarri ditugula hona, zeuek ere horien berri izan dezazuen eta anima zaitezten beste batzuk ere ona ekarri eta horren inguruko informazioa guri helaraztera.  Hementxe gureak:

Jarraitu Bi bertsolari handi: Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. irakurtzen