Hasi dira bai, inauteriak! Ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenekin ere ezagunak dira, tokia zein den. Inauteri izena “inausi“ aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren alde. Esatetako, Sakanako inauterietan-Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik; Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko; eta Ituren eta Zubietako joaldunek erritmozko zarata egiten dute bizkarrean daramatzaten joareekin, tunturroa (kapela konikoa-buruan dutela, ardi larrua soinean. Jarraitu Hasi dira inauteriak! irakurtzen
Hileko artxiboak: urtarrila 2018
Lokailu politak eta itsusiak
Zein dira zuen ustez lokailu politak ? Zein itsusiak? Hona, C1 mailakoek egin dugun zerrenda.
Lokailu politak
Gainera,
izan ere, laburbilduz,
hots,
esaterako,
besteak beste,
behintzat
jakina.
Lokailu itsusiak
zeren eta, eskuarki,
alabaina,
beharbada, bestalde,
hasteko
dena dela
Lokailu asper
Hauxe, zuentzat oparia!!!
Opariak jasotzeko inoiz berandu ez delakoan, hementxe dituzue zuentzako aukeratutako opariak.
Amama Josefaren galtzerdiak
E-uskaltegiko zereginak egiterakoan goxo-goxo egoteko…
Baltza
Hemendik aurrera, E-uskaltegiko atarian zaindari, jolastari izango dugun lagun berria.
Geuk ere badugu oparia!
Kaixo! Zer moduz? Oporren ostean hainbat opari ditugu guztiontzat. C2 mailan gabiltzan tutoreok ere oparia dakargu zeuontzat. Ea gustuko duzuen sortutako ipuina! Esango diguzue iruzkina utzita. Gozatu! Jarraitu Geuk ere badugu oparia! irakurtzen
Bi opari zuentzat
Urte berri on! Urtea behar bezala hasteko, B2ko ikasleek bi opari dakartzate zuentzat. Gabonen aurretik, ikaskideei opari bana egin zieten eta, orain, horietako bi aukeratu dituzte blogean ipini eta zuek ere horiez goza dezazuen. Ea gustuko dituzuen!
Oharra: lamiaren irudiaz behar bezala gozatzeko, Mitologik app deskargatu mugikorrean eta argazkia eskaneatu aplikazioan. Pertsonaia mitologiko honen istorioa entzun eta ikusiko duzue errealitate areagotuan.