Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela! AEKren E-uskaltegian dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute; bai horixe!
Talde ezberdinetan inauteriak lantzen aritu gara.
Euskal Herriko hainbat herritan nola ospatzen diren ikusi zuten. Horrezaz gain, munduan zehar ere nola ospatzen diren kontatu digute blogean. Esate baterako, Arantzak Kanarian eta Josebak Rio de Janeiron. A ze martxa! Tutoreek mozorrotzeko erronka bota eta inauteri egunetan mintza-saioak mozorrotuta egitea erabaki zuten ikasleek. Jarraitu Inauteriak ere online! irakurtzen