Hileko artxiboak: martxoa 2018

Udaberria!

Negua joan da eta udaberrian sartu gara. Adituen kalkuluen arabera, 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu aurtengoak; ekainaren 21ean sartuko gara udan.

Udaberriko ekinokzioa

Martxoaren 20-21ean izaten da ipar  hemisferioan udaberriko ekinokzioa. Egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza, ohiko moduan, albo batera orientatuta egoten da. Halere, Eguzkiaren eta bere arteko irudizko marrak zein ardatzak sortzen duten planoak 90 graduko angelua neurtzen du;. hau,  Lurrak Eguzkiaren inguruan mugitzean osatzen duen planoarekiko. Ondorioz, egunak eta gauak 12na orduko iraupena dute planeta osoan.

Udaberriko ekinokzioaren aurretik, eguna gaua baino laburragoa izaten da Ipar hemisferioan eta, ondoren, eguna gaua baino luzeagoa izatera igarotzen da. Hego hemisferioan irailaren 21-22an gertatzen da.

Jarraitu Udaberria! irakurtzen

AIZU! aldizkariko albisteen azalpena

AIZU! aldizkariaren otsaileko alean argitaratutako albisteen lanketa egin dugu, eta horietako bi zuekin partekatzea erabaki dugu. Josebak, Euskaraldiaren inguruko informazioa azaldu du eta Martak, berriz, sandwichen inguruko albiste bitxi baten berri eman digu.

Zer iruditu zaizue kontatutakoa?

Martxoaren 8ko deialdiaren inguruan.

Euskal Herrian Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egin dugu E-uskaltegian lanean dihardugun AEK-ko emakumeok. Hori dela eta, martxoaren 8an, osteguna, lanuztea egitea erabaki dugu. Onintza Enbeitak Ahoz Aho saioan dioen moduan,  “Gu gelditzen bagara mundua geratzeko aukera dugu”.Gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko.

Zergatik?

  • Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaituelako.
  • Indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako.
  • Kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako.

Lanuztea noiz.

  • Lanuztea Euskal Herrian deitua dagoen moduan, 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara egingo dugu.
  • Lanuztea emakumeok egingo dugu.
  • Elkartasuna adierazi digute gizonezkoek eta lanuzte tarteetan larriak diren kontuak zein zalantzak beraiek artatuko dituzte.