Hileko artxiboak: ekaina 2018

Euskara ikasteko app bilduma

Autobusean, lagunari itxoiten…noiz aprobetxatzen duzu mugikorra begiratzeko? Eta zer begiratzen duzu? Bada, aprobetxatu momentu horiek euskara ikasteko. Hemen duzue euskara ikasteko APP bilduma.
1. ORTOGRAPP:  ortografia ikasi eta hobetzeko balio duen aplikazioa; Ts, tx, tz, x, s, z, A itsasia…

2. ULERMENAPP:  irakurmena eta entzumena lantzeko baliogarria.

3. ESAMOLDEAPP: euskarazko esamolde eta esaera zaharrak ikasteko tresna. Euskaldun garenontzat ere oso erabilgarria.

4. LOTURAPP: esaldien loturak nola erabili behar diren ikasteko balio du.

5. AEK, EUSKARA PRAKTIKOA:  egunerokotasunean erabiltzen diren hitz, esamolde eta esaldi bilduma. Oso praktikoa da euskara egunerokoan eta kalean nola erabili ikasteko.

Asier Errastik Info 7 irratian emandako azalpenetik hartua da. Osoa entzuteko sakatu hemen.