Hileko artxiboak: abuztua 2018

Nola grabatu bideoak, ondoren, sarreran txertatzeko

Orain arte, blog sarretan bideoak txertatzeko modu bakarra genuen. Gailuren batekin grabatu (webcama, sakelakoa…) jaitsi zure ordenagailura eta ondoren igo gora mezuan txertatu ahal izateko.

Prozesu guzti hori sinpleago bilakatzen du All In One Video tresnak. Hemendik aurrera bideoa grabatu eta blog-sarreran txertatu nahi baduzu, aski duzu tresna hau erabiltzea, zuzenean egingo baitu. Ez duzu deskargatu beharko, gero, berriro igotzeko.

Bideoan duzue azalpena. Espero dugu erabilgarri gertatzea.

Nola eman izena blog honetan?

Pixka bat aldatu dugu gure blogean izena emateko modua. Prozesua sinplifikatzen saiatu gara, eta horretara datoz aldaketak:

  • Hemendik aurrera izena eman eta zure kontua baieztatzean zuzenean sarrerak idazten hasi ahal izango duzu gure blogean.
  • Legeak hala aginduta, hemendik aurrera, gunearen isilpekotasun eta cookien gaineko politikak onartu beharko dituzu izena eman ahal izateko.

Ikusi bideoa:

Ohar garrantzitsua: Administratzaileak izen-emate guztiak berrikusi eta, beharrezkoa bada (spam bidalketak, jarrera ezegokiak…) bertan behera utziko ditu dagokien pertsonen erabiltzaile-baimenak.

 

 

Cookien politika

ZER DA COOKIE BAT?

Cookie bat web-zerbitzariak ordenagailuan edo gailu mugikorrean gordetzen duen testu-fitxategi bat da; cookiearen edukia zerbitzari horrek bakarrik berreskura edo irakur dezake. Cookiek nabigazio-lehentasunak gogoratzea eta modu eraginkorrean nabigatzea ahalbidetzen diote webguneari. Cookiek azkartu eta erraztu egiten dute erabiltzailearen eta webgunearen arteko interakzioa.

INFORMAZIO OROKORRA

Web-orrialde honek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak bisitatzen dituzun web-orrialdeek sortutako testu-fitxategi txikiak dira, eta web-orrialde horietan aurrerago erabilgarriak izan daitezkeen saioari buruzko datuak biltzen dituzte. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko informazioa gogoratu eta hurrengo bisita errazten du, erabilgarriago bihurtuz.

NOLA FUNTZIONATZEN DUTE COOKIEK?

Cookiek testua bakarrik gorde dezakete eta hura anonimoa eta zifratua izan ohi da. Cookietan ez da informazio pertsonalik gordetzen, eta ezin dira pertsona identifikatuekin edo identifikagarriekin lotu. Jarraitu Cookien politika irakurtzen