Hileko artxiboak: azaroa 2018

21. KORRIKA BADATOR!

Gero eta gutxiago falta da; 21.KORRIKA BADATOR, AURKEZPENA ZUZENEAN, ADI!

Gares eta Gasteiz lotuko ditu 21.KORRIKAk, euskararen alde “Klika” egiteko.

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du KORRIKAk 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. «Klika» da hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan… ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta.

Jarraitu 21. KORRIKA BADATOR! irakurtzen

11 egun euskaraz!

Euskaraldia ekimenak hizkuntza-ohiturak astintzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen du:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea. Izan ere, Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Herriz herri hedatzen ari dira euskaldunon aktibazioa bultzatzeko egitasmoak: hizkuntza-ohiturak astindu nahi ditugu, euskara uste baino gehiagotan erabil daitekeela erakutsi, eta erabilera handitu.

Hasiera baten herri jakin batzuetan sortutako proiektuak Euskal Herri osora hedatuko dira , eta lagun askoren batasuna izango dute ardatz. Horretarako, Euskal Herri osoko erakundeak bildu dira —Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, Nafarroako Gobernua, Euskal Elkargoa…—, eta euskalgintzan ari garen eragile andana, jakina, denok elkarlanean.

Norbanakoek izena eman ahal dute Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko: www.euskaraldia.eus webgunean edo herriz herri jarriko dituzten postuetan. Izan ahobizi edo belarriprest!

Jarraitu 11 egun euskaraz! irakurtzen