Euskalgintza eta feminismoagaiaren inguruko bertso-saio berezia eskainiko dute Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariek. Martxoaren 15ean izango da, Iruñean.
Ekitaldia Nafarroako AEK-k antolatua da, eta Aitziber Sarasolari eskainita dago. AEKidearen omenezko egitasmoaren 5. edizioa dugu aurtengoa.
Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Iruñeko Katakrak aretoan. Bertan, mokadu pare bat eskainiko zaie bertaratutakoei.
Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da.Duela150 urte dituen istorio baten bidez, gaur egungora iritsi gara. 1857. urtean, New Yorken ehungintza lantegi bat erre eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Emakumeok euren eta gizonen artean berdintasuna nahi eta aldarrikatu zuten.
Ordutik hona, hainbat gorabehera eta norberaren hausnarketak hausnarketa, argi dago gauzak aldatzen joan direla. Etorkizunari begira, batek daki, baina 1857an New Yorken egindako matxinada horrek izan ditu bere oihartzun eta ondorioak, edozein moduz, hauxe bera eskatzeko, historian eginiko lehena izan ez zen arren.
Aurreko belaunaldietan zer?
Adibide batzuk jarriko ditugu gaur egungo egoera aztertzeko eta hausnartzeko baliagarri izango direlakoan.
Aurreko belaunaldietan igande arratsaldea izaten zen atseden hartzeko eta disfrutatzeko unea, Aisirako tarte bakarra, emakume gehienendako. Gizonezkoak bolatokira joaten ziren, elkarte gastronomikoetara, txikiteora… Emakumeek ezin zuten tabernetan sartu; gaizki ikusita zegoen. Toki batzuetan, gainera, mutilekin dantza lotuan aritzea ere debekatuta zuten.
Neskek ikasteko aukera gutxi zuten, eta gaztetxotatik hasten ziren lanean. Ezkonduz gero, lana uzten zuten, senarra baitzen bere soldatarekin emaztea mantendu behar zuena, etxekoandre eta ama fina. Emakumeak lanarekin izan duen harremanaren bilakaera agerian bideoan.
Etxe gehien-gehienetan emakumea egiten zen etxearen eta seme-alaben kargu aurreko belaunaldietan. Bestalde, emakumeek ezin zuten nahi zuten bezala jantzi; gizonezkoek baino askoz arau zorrotzagoak zituzten. Gona eta manga motzik ezin zuten erabili. Estalita joan behar zuten. Prakak janztea, berriz, bekatu larria zen. Oso baldintzatuta zeuden, erlijioarengatik, batez ere. Eta erlijioak oso beso luzeak zituen: gizarteko esparru guztietara iristen zen. Argi ikus daiteke hainbat emakumeren testigantzek osatutakobideoan.
Gaur egun?
Pixkana aurrerapenak eman dira, baina sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitu behar dugu. Besteak beste, oraindik, eredu ekonomiko honek emakumea zapaltzen duelako, indarkeria matxistak jipoitu, kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatu. Zer egin handia dugu guztiok, oraindik, ezta?
Zeuontzat orain puntua. Hemendik 100 urtera helburua lortua izango dela ikusten duzue?
Miren Artetxe bertsolariak erronka bitxia izan zuen Elgoibarko saioan: Uxue Alberdi gai jartzaileak kopla erdian botatako definizio bakoitzari zein hitz zegokion asmatu behar zuen, a-tik z-ra, hizkiz hizki, telebistako lehiaketa ezagunaren antzera. Hitz guztiek feminismoarekinzuten zerikusia. Ariketa ikusgarria osatu zuen Artetxek. Zer diozue?
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia Fakultatean lan bat prestatzen ari dira urte luze hauetan zehar KORRIKAk euskal biztanleriarengan izan duen eragina aztertzeko. Hori dela eta, interesgarria iruditu zaigu haiekin bat egitea eta ikerketa egiten laguntzea. Beraz, zuen laguntza eskatzera gatoz.
Zehazki, gure eskaera da 3 galdetegi betetzea, Internet bidez, otsaila eta ekaina bitartean. Lehenengo galdeketa otsaila eta martxoa bitartean helaraziko dizuegu helbide elektronikora. Bigarrena, KORRIKAk iraun bitartean, hau da, apirilaren 4tik 14ra. Azken galdeketa, berriz, ekainaren erdialdean. Lehenengo biak betetzeko, 10-15 minutu inguru beharko dira, eta hirugarrenerako 5-8 minutu. Erantzunak guztiz anonimoak eta konfidentzialak izango dira.
Ikerketa hau zuen interesekoa bada edo/eta garrantzitsua dela iruditzen bazaizue, egin KLIKAhemen.