Ingurune natural guztiek, elementu guztiek, bere anima eta bizitza propioa dute: “Izena duenak izana du”.
Ezin ditugu ulertu Euskal Herriko jai asko eta asko (San Tomas, Santa Ageda, Inauteriak, San Juanak…) hainbat sinesmen eta ohiturarik gabe: natura, eguzkia, ilargia, urtaroak, ama lurra… Eta hori da guk, B1 taldekook egun duguna, hauek guztiak batu eta euskal mitologiaz eta pertsonaiez aritu gara.
Gaur, hona, naturarekin harreman zuzena duten zenbait pertsonaia dakartzagu. Ezagutzen dituzue?
MARI
Naturaren indarra irudikatzen du, eta, bere botere ahaltsuarekin, naturako indarren arteko oreka mantentzen du. Naturaren erregina da, eta, Mari hurbil denean, ekaitza etortzen da.

Jarraitu Neguko jaiak, euskal mitologia, natura, lurra, ilargia, eguzkia,ura, sua, haizea… irakurtzen →