Hileko artxiboak: otsaila 2019

Neguko jaiak

Jaiak aipatzen ditugunean, segituan etortzen zaigu burura uda, lagunekin herriz herri ibiltzea, mozorrotzea… Hala bada ere, jaiak urte osoan ditugu Euskal Herrian, baita neguen ere, noski.

Bada, neguko jaiak hobeto ezagutzeko helburuarekin, online ikasleek bideo laburrak prestatu dituzte  gogokoen dituzten neguko jaiak azaltzen.

Hainbat jai ezagutzeko parada izango dugu: Donostiako danborrada, Lantzeko inauteriak, Aste zuria, Agate Deuna eta Baionako inauteriak aipatuko dituzte ikasleek.

Ea zer iruditzen zaizkizuen!!!

Jarraitu Neguko jaiak irakurtzen

21.Korrikaren APPa.

Korrikaren 21. edizioaren aplikazioa ere badugu.

Akting enpresak sortua da; bertan egongo dira ikusgai emanaldi guztien datak, orduak eta lekuak. Horretaz gain, lasterketaren zehaztasun guztiak ere emango dira. Hau guztia gutxi balitz, galdera-lehiaketa ere izango da aplikazioan.

APParen funtzionamendua jakin nahi? Ikusi, ikusi…

Play storetik jaitsi ahal duzue eta zeuon mugikor, tabletan edo dena delakoan instalatu.
 
 

Mintzodromo birtualean ederki asko aritu ginen solasean; bai horixe!

Iragarri moduan, iazko moduan, mintzodromoa  egin genuen joan den egunean eta  ederki asko aritu ginen solasean taldeetan bilduta.   Euskara ikasten ari direnak, irakasleak, herritarrak… Sare sozialak, oporrak eta euskararen aldeko ekimenak izan genituen hizpide. Goizean zein arratsaldean maila ezberdinekoak elkarturik solasean; hasiera mailakoak ere animatu ziren. Esperientzia ezin hobea!

 

Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek.

Entzun, esate baterako, zer dioen Elenak, A1 helburu duen ikastaroan dabilen ikasleak. Ikasturtean beste bi antolatuko ditugu; maiatzean bata eta irailean bestea. Hurrengoan gehiago eta hobeto, animatu!

21. Korrika; egin klika.

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. AEK-k antolatzen du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrikak.  Euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. 20 Korrika eta 39 urte igaro dira.

2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Garesen hasi eta Gasteizen amaituko da. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Txilardegi omenduko dugu aurtengo edizioan.   Larunbatean ekitaldia egingo da Donostian eta gonbidatuak zaudete guztiak. Aurrez izena eman behar da.

Erritmoa ibilbide guztian zehar Korrika kantak jarriko du.  Zabaldu nahi dugun mezuaren oinarri hauxe.

Korrikan parte hartu eta laguntzeko modu ezberdinak daude. Beraz, animatu!

Informazio eguneratua uneoro korrikaren atarian topatuko duzue.  E-uskaltegiaren orri nagusian jarri dugu sarbide zuzena. Jarraipena ere era batera edo bestera egin ahal duzue;  facebook twitter, telegram, youtube, flickr edo instagramen.

Euskal Herriak hartu du erabakia: etorri euskarara, aktibatu, erabakiak hartu, klik egin, euskaraz egin!