Hileko artxiboak: martxoa 2019

KORRIKAREN AHIZPAK

Bakarrik al gaude munduan? Gu al gara hizkuntza gutxituen alde korrika txandaka egiten dugun bakarrak?

Duela jada 37 urte, AEK Korrikaz erditu zen. AEKko egoera ekonomiko latzari aurre egiteko, AEKide talde baten afaltzen irudikatutakoa EHko herri ekimen arrakastatsuenetariko bat  bilakatu zen. Ondoko bideoan ikus dezakezue herri honetako historian errotu den istoriotxoa…

Eta aurrera egin zuen bolak. Gero eta handiagoa, gero eta indartsuagoa, gero eta jende anitzagoa batuz. Dagoeneko 20 edizio ospatu ditugu, hasiera batean urtero eta gero bi urterik behin. Ostegunean 21.Korrika Garesetik abiatuko da eta 10 egunez Euskal Herritik 2.500 kilometro inguru egin ostean Gasteizera helduko da Apirilaren 14an. Espero dugu 50000 pertsona inguru Gasteizko amaiera egunean.  Zuek ere blogari prestuok animatuko zarete  egun hori gozatzera gurekin batera, ezta?

Baina tira, harira, Korrikarekin lehenak izan ginen gu. Baina beste batzuek lekukoa hartu eta euren hizkuntza gutxituen aldeko antzerako ekimenak egiten hasi ziren euren herrietan.

Jarraitu KORRIKAREN AHIZPAK irakurtzen

KORRIKA Munduan bideo-lehiaketa: bozkatu zure bideo gogokoena!

21. KORRIKA apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiza, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAREN lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da.

AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan.

Tartean, bigarren aldiz antolatu da bideo-lehiaketa. Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dituzte bideo formatuan. AEKren YouTubeko kanalean jarri ditugu ikusgai; eta gustukoenen alde bozkatzeko aukera dugu, Klika eginaz, jakina! Euskal Etxeetako bideoak eta Unibertsitateko Irakurletzetako bideoak.

“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) irabaziko dute eta udan Euskal Herriko barnetegi batean egonaldia egiteko aukera izango dute.

Apirilaren 7a bitartean bozka daitezke bideoak, sartu AEKren YouTube kanalean, ikusi eta aukeratu zure gogokoena!

E-uskaltegiko langileok bat egin dugu martxoaren 8ko greba feministarekin.

E-uskaltegiko langileok bat egin dugu martxoaren 8ko greba feministarekin. Hori dela eta,  E-uskaltegia itxita egongo da 2019/03/08ko gauerdira arte.

Las trabajadoras del E-uskaltegi nos hemos sumado a la huelga feminista del 8 de marzo. Por eso esta web permanecera cerrada hasta la medianoche del 08/03/2019.

Les travailleuses de E-uskaltegi ont rejoint la grève féministe du 8 mars. C’est pourquoi ce site restera fermé jusqu’à minuit le 08/03/2019.