Hileko artxiboak: azaroa 2020

Mintzodromoa laister!

Zer da?

Abenduaren 18an, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten.

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

Partaideak

Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan. Txanda bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.
 
Egunerokotasuna duten gaiak
 
Batetik, sare sozialen inguruan arituko dira; bestetik,  euskararen aldeko ekimenen inguruan; azkenik, oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai.

Parte hartu nahi baduzue

Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna abenduaren 14a, astelehena, izango da. Izena emateko sakatu hemen.
 

Animatu eta parte hartu!

Abian da EUSKARALDIA!

 Euskaraldia ekimenak hizkuntza-ohiturak astintzeko eta ohiko  harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa proposatzen digu. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz hitz egitea. Izan ere, Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Herriz herri hedatzen ari dira euskaldunon aktibazioa bultzatzeko egitasmoak: hizkuntza-ohiturak astindu nahi dira, euskara uste baino gehiagotan erabil daitekeela erakutsi, eta erabilera handitu.

Ez duzula izenik eman, oraindik? Izena eman ahal duzu www.euskaraldia.eus webgunean. Parte hartzeko azken egunak dira; animatu!