Hileko artxiboak: martxoa 2021

Euskal Herriko lekurik kuttunena

Bai, aurten epe luzerako planak egitea zaila izan da, ez ote genituen bertan behera utzi behar izango… Hala ere, ez dugu etsi…Nora joango gara? Egun batzuetarako ala egun pasa? Familiarekin ala lagunekin? Kostaldera ala barnealdera? Badirudi aurten ezin izango garela EAEtik zein Nafarroatik irten, eta Hegoalde-Iparraldeko muga ere ezin izango dugula zeharkatu. Baina hori ez da larritzeko moduko kontua, ezta? Izan ere, Euskal Herrian leku zoragarriak daude, kontua da, askotan, ez dugula leku berezi horien berri izaten. Hain zuzen ere, turismo-gidetan agertzen ez diren planak eta lekuak ezagutu nahi ditugu, eta E-uskaltegia horretarako testuinguru ezin hobea da, Euskal Herriko—eta beste hainbat herrialdetako— ikasleak ari zarete eta!.

B2, C1 eta C2ko ikasleak aritu zarete hainbat proposamen egiten. Hauexek dira azaldu diren proposamenak: Artikutza (Oiartzun), Urdaibai, Ondarroa, Berangoko Agarramendi, Gesaltza-Añana, Baigura mendia (Heleta), Bastida, Nerbioiaren iturburua, Urkiola, Mollari (Zarautz), Arabako Mendialdea, Errezu (Lizarraldea), Gorliz-Armintza ibilbidea, Deba eta Zumaiako Flyscha eta Jaizkibel mendia…

Baina hauen artean aukeratu beharko dugu. Horretarako inkesta bat prestatu dugu, zuek bozka eman dezazuen… HEMEN BOZKATU

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!

AEKn, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri  dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

Euskal Herriko herritarren % 55 erdalduna da. Berdintasunean oinarritutako jendartea amets badugu, argi dago herritar helduen euskalduntzea beharrezkoa dugula, guztion eskubideak bermatzeko zubia delako. Beraz, euskaltegi sendoak behar ditugu; bide onetik goaz, urtero-urtero 45.000 herritarretik gora euskara ikasten ari baitira horietan, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere.  Irakurri gehiago

Image

Administrazioari inplikazio handiagoa eskatu nahi diogu eta horretarako ekitaldiak antolatu ditugu Euskal Herriko hainbat tokitan. Babes ekonomikoa ere ezinbestekoa zaigu geure lanarekin aurrera jarraitzeko. Horretarako, administrazioaren laguntza eta  herritarron bultzada ere behar dugu.

 

 

 

Emakumeon Nazioarteko Eguna gaur.

 Emakumeon Nazioarteko Eguna dugu gaur. Duela 150 urte dituen istorio baten bidez, gaur egungora iritsi gara. 1857. urtean, New Yorken ehungintza lantegi bat erre eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Emakume eta gizonen artean berdintasuna nahi  eta aldarrikatu zuten.

Ordutik hona, hainbat gorabehera eta norberaren hausnarketak hausnarketa, argi dago gauzak aldatzen joan direla, baina zer egiteke handia dagoela, oraindik. 

1857an New Yorken egindako matxinada horrek izan ditu bere oihartzun eta ondorioak.

Pixkana aurrerapenak eman dira, baina sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitu behar dugu. Besteak beste, oraindik, eredu ekonomiko honek emakumea zapaltzen duelako, indarkeria matxistak jipoitu, kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatu. Zer egin handia dugu guztiok, oraindik, ezta?