
Urte berrian hitzetik ekintzara!

Hitza da gure lurra
Lur hau ez da gure jabetza
Bizi garen lur hau guretzat zelako promesa
ez zuen inork egin
ez zigun inork hitzeman.
Hitza guk eman genion lur honi,auskalo noiz eta nondik
hona iritsi ginenean,
babesaren beharrean.
Hemen landatu genuen gure hitza, eta landare hartatik
sortu zen harreman sare
mugagabe bat, orain gure herria deitu dezakeguna, Euskal Herria, euskara eman eta hartzen duen jendea.
Hizkuntza da, oraingoz, munduak eskaini digun bizileku bakarra. Hitza da gure lurra.
Amets Arzallus Antia.
Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.
Egunerokotasuna duten gaiak landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!