21.Korrikaren spot-iragarkian parte hartu nahi duzu?

2019ko apirilean, Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu, eta atzerako kontaketa hasi da. Hori dela eta, AEKn, buru-belarri gabiltza prestaketan, eta, besteak beste, 21 사운드 샘플. KORRIKA iragarriko duen SPOT-IRAGARKIA grabatuko dugu irailean. Horretarako, zure laguntza nahi dugu: bai parte hartzera animatuz bai deialdi hau ahalik eta gehien zabalduz 재와 환상의 그림갈.

Spot-iragarkiaren “protagonistak” nahiz extrak bilatzen ari gara Download Zeroboard 4. Grabaketak, aurtengo irailaren 11n, 13an eta 17an izango dira. Protagonistek egun pare batean grabatu beharko dute, eta extrek horietariko bakar batean. Profil desberdinak behar ditugu, adin guztietakoak; beraz, interesa baduzu, bidali emaila zure datuekin esan@aek.eus helbidera, argazki batekin. SPOT-IRAGARKIAen egileek hautatuko dute protagonista-taldea.

Azkenik, breakdance dantzariak ere behar ditugu. Inor animatuz gero, idatz dezala esan@aek.eus helbidera.

Oharra: abuztu bukaeran, jasotako mezu guztiekin harremanetan jarrtzen hasiko gara.

Eskerrik asko eta badakizu: tipi, tapa, KORRIKA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude