Donostiako Aquariuma

Tabakalera eta itsasontziaz gain 3.aukera proposatu nahi dizuegu.
Donostiako Akuariuma.

Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira.

Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa 1928koa da, eta Gipuzkoako itsas ondarea zein itsasgintzakoa biltzen ditu bi solairutan. Bertan, nabarmentzekoa da euskal balea baten eskeleto handia, baita Kantauri itsasoa ardatz duten akuario ugari, 200 espezie baino gehiago biltzen dituztenak, eta 360┬║ko tunel ospetsua ere. Halaber, askotariko espezie tropikalak ikus daitezke.

2 thoughts on “Donostiako Aquariuma

  1. Ni ez naiz joango, baina, Donostiara joango banintz, Aquarium ezagutzea asko gustatuko litzaidake. Beraz, nik plan hau aukeratuko nuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude