Amets Arzallus, 2013ko txapeldun

AMETS ARZALLUS

Jexux  Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren anaia Download the movie One Day. Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste) 알씨 꾸미기. Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Gaur egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan aritzen da Dramatic overnight.

Bertsolaritzari dagokionez, lehen plaza Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan 3d max 2009. Eskolarteko txapelketetan emaitza oparoak izan zituen.

Ordutik aurrera goren-goreneko mailan dabil Download the Google Translate toolbar. 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen. 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun orde izan zen, Maialen Lujanbioren ostean Download the hot dog. 2013koan, berriz, txapelduna izan zen. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa ere irabazia du, 2008, 2010 eta 2012. urteetan.

 

Gaia: ” Egoerak beste aldean jarri zaitu”

Hauxe izan zen kartzelarako gaia: “Egoerak beste aldean jarri zaitu” 포토샵 평가판. Jarraian entzungo dituzuenak, Ametsek gaiari erantzunez eraiki zituen bertsoak.

 

Entzun eta abesteko aukeraz gain, xehetasun gehiagoz bertsoak landu nahi izanez gero, hementxe dituzue guardia zibilaren larrutik eraikitako hitz horiek 윈도우7 만능고스트.

1

Andaluzian sortu nintzen ta

Rodriguez hiru abizen

ikasketetan nola eneukan

aski argi ta aski zen

hogei urte ta han hasi nintzen

Benemeritan zerbitzen

trafikoari paso emandak

goizetik gaur izerditzen

ta azkenean Donostiako

koartelera heldu nintzen

eta ordutik lana egin dut

Intxaurrondoak astintzen gx works2 한글 다운로드.

2

Nere izena gorroto duten

ez dakit zenbat familik

ez da izango Euskal Herrian

ikusi ez dudan mutilik

galdetzen nien: Hik ez ote duk

inoiz hil goardia zibilik

eta hil baduk zer sentitu duk

neure lankide bat hilik

galdera hauei erantzun arte

hor egongo haiz txintzilik

baina begiak zarratu eta

segitzen zuten ixilik 영화 프리덤.

3

Baina heldu da aro berria

nunbait bukatu da gerla

ene zain daude magistratuak

eta auzitegi-gela

bi ordu dira hontaz ta hartaz

galdezka ari direla

eta orain neu nago ixilik

lehen mutila haiek bezela

tokatuko zait itzal luzea

zulo bateko kartzela

baina espero dut presidenteak

indultatuko nauela.

 Gozatu bada!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude