au laugarrena izango da eta berritasuna aurten Euskadiko Txapelketa izango dela da. Horregatik, gure artean Euskadiko mendi korrikalari onenak izango ditugu.
Irteera Bediako plazan egongo da urtero bezala. Goizeko 8etatik 9.30etara arte, dortsalak hartu ahalko dira eta ordu erdi geroago hasiko da gure laugarren edizioa.
Kolazinokoa benetako mendi lasterketa da, 24 kilometro izango ditu, 1600 metro positibo eta ibilbidearen %90 bidezidorrak izango dira. Lasterketa honek Mandoia ingurura eramango gaitu, non Arratiako haraneko ikusmirez gozatu ahalko dugun.
Kolazino mendi lasterketan antolakuntza oso ona izaten du, Tiritu Kultur Elkartearen eskutik, eta anoa guneak primeran egoten dira. Bukatzeko, Bediak plazan jai handia prestatzen dugu, bazkariarekin, edariarekin eta nola ez, onenentzako opariekin.
Nahiz eta korrikalaria ez bazara, beti beste modalitate bat aukera dezakezu: martxa ala btt. Izena emateko epea egun berean bukatuko da, martxoaren 24an.
Beraz, izena emateko zeren zain zaude?
Informazio gehiago hemen: http://www.kolazinokomendieguna.com/index.html