alberto-(r)en bidalketa guztiak

Gora Emakumeon Nazioarteko Eguna! Galdera…

Emakumeon Nazioarteko Eguna egutegian markatuta dugu, jada, baina galdera hau egitera ausartu gara eta zure iritzia jaso nahi dugu:

Zer izan behar du Martxoaren 8ak?

                        a) aldarrikapen eguna

                        b) atseden eguna

                        c) aurreko biak

                        d) ohiko beste egun bat

                         e) bestelakoa…Zure erantzuna azaldu nahi baduzu, hemen, beheraxeago, duzu iruzkina egiteko  tartea:

Estresatzen naizENEAN…

Gaurko bizimodua oso estresagarria da, lanean, etxean eta lagunekin arazo asko agertzen dira, beraz estresatuta bazaudete, aholku batzuk emango dizkizuegu:

1.- komenigarria da musika entzutea.
2.- dutxa bat hartzea komeni zaizue
3.- komeni da liburu bat hartzea
4.- hobe da paseo bat ematea
5. komeni da txakurrekin jolastea
6.- komenigarria da galletak edo txokolatea jatea (zuri ondo egiten badizu)
7.- oso ondo dago mendian ibiltzea
8.- hobe duzu oihuka egitea (bakarrik zaudenean)
9.- bainu bero bat hartzea oso ondo dago
10.- ideia ona da film bat ikustea
11,.- egokia da kopa bat ardo edatea
12.- komenigarria da lo egitea (eta ohean gehiago)

Espero dugu zerrenda honek zuen bizimodua hobetzen laguntzea.

Sin: ESTRESAREN AURKAKO EUSKARA IKASLEEN TALDEA (E.A.E.I.T)

Nola ikasi euskara arinago eta hobeto?

Kaixo, online ikaskide guztiok!

A2 mailako ikasleak gara eta gure eskola-saioetan gai hau eduki dugu: nola ikasi euskara arinago eta hobeto?

Lehenengo 10 konpromiso hartu ditugu:
1.- irratia euskaraz entzungo dut.
2.- mintza-kafera joango naiz.
3.- musika euskaraz entzungo dut.
4.- egunean 2 orduz ikasiko dut euskaraz.
5.- lanean lankideekin posta elektronikoak euskaraz idatziko ditut.
6.- lagunekin euskaraz hitz egiten saiatuko naiz.
7.- telebista euskaraz ikusiko dut.
8.- familiarekin eta eskolako gurasoekin hitz egingo dut.
9.- supermerkatuan ere erabiliko dut.
10.- astero 10 hitz berri ikasiko ditut.

Eta gero gomendio hauek ematera ausartu gara:

Jarraitu Nola ikasi euskara arinago eta hobeto? irakurtzen

Ikasturte bukaerako topaketa: animatuko zara?

Asko gara E-uskaltegian gabiltzanok eta ekainaren 18an elkar hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako proposamena dugu: Plentziatik Butroe gaztelura ibilalditxoa egingo dugu eta ondoren parrilladatxo bat. Ez da ibilbide luzea izango (2 ordukoa, baino ez). Plentziako metro geltokian gera gaitezke goizeko 11etan.
Gela- saioetan hitz egingo dugu proposamenaz eta hari hau erabil dezakegu plana “borobiltzeko”. Izena eman nahi baduzu bete ondorengo galdetegia. Adi! Ekainaren 3a azken, eguna.