alberto-(r)en bidalketa guztiak

Gora emakumearen nazioarteko eguna!

martxoak 8

                                                                                                                                Gaztetxulo 2021/01/05

Historia egin duten Euskal Herriko emakumeak bildu dituzte web gune batean.
Orain arte ikusezinak izan diren Euskal Herriko emakume esanguratsuak bildu dituzte bestekaleak.eus webgunean.

Garenaz hausnartu ahal izateko, ginena ezagutu behar dugu lehenbizi. Ariketa zaila, ordea historia egin dutenen erdiak garaiko liburu, aldizkari eta egunkarietatik at daudenean. Emakumeak falta zaizkigu historia liburuetan, Wikipedian, zientzia aldizkarietan eta filmetako protagonisten artean baina emakumeek egindako ekarpen horiek bistaratzea guztion betebeharra da. Gaiaren gainean daukagun erantzukizuna praktikara ekarri nahi izan dugu, eta dagoeneko zendutako Euskal Herriko 50 emakume esanguratsu baino gehiagoren ekarpenak jaso ditugu.

Horrela azaltzen dute proiektu interesgarri hau webgunean bertan. Ikusi historia egin duten emakumeak atalean guztiak azaltzen dira alfabetikoki ordenatuak. Behin emakume ekintzaileren baten gainean klik egin ez gero, bere biografia eta ekarpenak azaltzen dira. Horretaz gaindi, Euskal Herriko mapa bat ere bistaratu daiteke, erakutsiz gure herriko kaleren batek emakume horren izenik baduen ala ez, eta baldin badu non dagoen. Horretaz gain, edozein emakumeren fitxa pdf formatuan ere deskargatzeko aukera ematen du. 

Badu ordea, emakume hauek bilatzeko beste modu bat ere webgunean: zure ingurukoak ezagutu. Geokokapena baimentzen badiogu gu bizi garen inguruan egon diren emakume esanguratsuak azalduko dizkigu. Euskal Herriko mapa batean, gainera, genero femeninoaren sinboloarekin markatuak. Aukera polita da, ezkutuan egon diren norbere inguruko historia ezagutzeko.

Torrada, tostada, torrija… modu asko esateko

Egun on.
Esan ohi da turroia gabon garaitik kanpo gozoagoa dela. Ihauterietatik egun gutxi batzuk pasa badira ere, egizue proba, ea turroiarekin bezala, proposatuko dizuegun postea ere bere sasoitik kanpo gozoagoa den.
Dena dela, zuok zelan esaten diozue argazkietan ikus dezakezuen horri?

Gurean eztabaida luzea izan dugu honen gainean , eta , badirudi, Euskaltzaindiak Torrada duela onartuta.

Edozein modutan esan arren, garrantzia prestatzeak eta dastatzeak dauka… Nahikari eta Ziortzaren errezetak dituzue bertan.

ARATUSTE-TORRIJAK

Hasteko, kazo batean esnea botako dugu eta berotzen den heinean, azal zati bat limoi eta 2 koilarakada azukre bota.
Bitartean, opil ogia xerretan moztuko dugu. Xerrak loditxoak egitea gomendatzen dizuet. Horren ostean, hiru arrautza ontzi batera bota eta ondo nahastu. Ostean hasiko gara opil xerrak esne kazora botatzen, pixkana-pixkana, utzi xerrak esnea ondo xurgatzen. Ondoren, pasatu arrautza nahasietatik eta gero zartaginera. Hona botatzen dugunean, ohartu olio bero-bero dagoela.
Amaitzeko, eta oso inportantea , torrijak joango diren platerean, sukaldeko papera jarri, soberan dagoen olioa xurga ditzaten. Eta torrijen gainetik azukre kanelarekin hautseztatu.
Eta listo! Hona hemen aratusteko torrija gozo-gozoak.

AHIZKO TOSTADAK
 
Osagaiak
– 4 arrautza gorringo
– 125g azukre
– 50g arto irin findu
– 50g gari irin
– 1l esne
– limoi azala
– kanela zotza
frijitzeko:
irina, arrautza irabiatua eta olioa.
 
Esnea irakiten jarri (basokada bat izan ezik) limoi azal eta kanela zotzarekin.
Beste alde batetik, gorringoak ondo irabiatu eta, astiro-astiro, azukrea, irinak eta baso bete esne hotz gehitu. Ondo nahastu osagai guztiak. Gainetik esne irakina bota eta, ondo nahastutakoan, irakiten jarri, sendotu arte. Orea azpil batean jarri, zabal-zabal, eta bertan utzi guztiz hoztu arte.
 
Laukitxotan moztu, irin-arrautzetan pasatu eta frijitu. Amaitzeko, gainetik azukrea eta kanela-hautsa bota nork bere gustura.
 
On egin!!!!!

Euskara ikasleen eskubideak II

 E-skaltegian otsailean B1 mailan hasi garenok, euskara-ikaslearen eskubideez aritu gara.

Resultado de imagen de euskara ikasleakHemen dituzue 10 eskubide (hauetako batzuk, jada, jasota zeuden abendutik).

Euskara ikasleok:

1.- Euskal Herri osoan euskara ikasteko eskubidea dugu.

2.- Euskara doan ikasteko eskubidea dugu.

3.- Euskara ikasteagatik saria jasotzeko eskubidea dugu.

4.- Nork bere erritmoan ikasteko eskubidea du.

5.- Euskara errazagoa ikasteko/erabiltzeko eskubidea dugu.

6.- Euskara era dibertigarrian ikasteko eskubidea dugu.

7.- Motibatuta ikasteko eskubidea dugu.

8.- Hanka sartzeko eskubidea dugu.

9.- Euskara erabiltzeagatik gaizki tratatuak ez izateko eskubidea dugu.

10.- “Tonto” ez sentitzeko eskubidea dugu.