amagoetxebe-(r)en bidalketa guztiak

Inauteria iritsi da!

Zer moduz zaudete? Mozorrotu al zarete? Zomorro bihurtzeko gogoz zabiltzate, oraindik , edo gorroto dituzue inauteri egun hauek?

Ikusi al zenuten pasa den osteguneko “Itxi liburuak” EITBko saioa? Aitziber Garmendia aktoreak izan du, oraingoan, irakasle postuan jarri eta gaia modu entretenigarri batean kontatzeko erronka. Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, inauterien historia eta giroa ezagutzeko aukera izan dugu Iturenen, Auritzen, Donostian eta Tolosan eginiko elkarrizketekin. Hemen duzue esteka.

Bada, gu gaurkoan ere animatu gara eta hauxe izan da gure talde-saioko gaurko argazkia.

Zuek ere animatuko al zarete zuen gela-saioetako argazkiak publikatzen?