E-uskaltegiko B1 mailako mintza-saioetan, euskara-ikaslearen eskubideez aritu ziren. Ondorengo zerrenda egin zuten; ziur, zuk osatzen lagundu ahal diguzula, ezta?
EUSKARA-IKASLEAren ESKUBIDEAK:
1.- Euskara dohain ikasteko eskubidea dugu.
2.- Instituzio desberdinetatik, eta denok, diru-laguntzak jasotzeko eskubidea dugu.
3.- Euskarazko ekimenetan eta ekintzetan parte hartu ahal izateko, beherapenak izatea nahikotxo lagunduko liguke.
4.- Lasaiago eta astiroago hitz egiteko eskubidea dugu.
5.- Hiztegi publikoak eskura izatea ez legoke gaizki.
6.- Ez daukagu, derrigorrez, testuak, elkarrizketak… osorik zertan ulertu.
7.- Azterketa ez egiteko eskubidea dugu. Zergatik ez ikasi ,beste barik, ikasi nahi dugulako?
8.- Behin eta berriro hanka sartzeko eskubidea daukagu.
… Bestelako proposamenik? Ondo etorriak izango dira, animatu!