Jaione-(r)en bidalketa guztiak
Izan ahobizi digital!
200.000 lagun inguru ibili dira, ibili gara, aurtengo Euskaraldian. Euskararekin jarrera (pro)aktiboa erakutsi nahi dutenak ez dira gutxi. Interneten ere pauso handiak ari da ematen euskara. Adituen arabera, hizkuntzen %5 soilik daude sarean, eta talde horretan dago euskara, domeinu propio eta guzti, gainera. Halere, hutsuneak badaude: garenak baino gutxiago azaltzen gara euskaldunak sarean.
Interneten nabigatzerakoan, askotan, ez diogu euskarari garrantzirik ematen. Euskaraldia izan daiteke urrats hori emateko behar duzun bultzada teknologia alorrean. Gailua konfiguratzea zaila iruditzen zaizu? Nola konfiguratu ez dakizu? Irakurri librezale.eus orrialdean datorrena. Zer iruditzen? Sarean pausua emateko prest?
Badakizu noiz hasi zen KORRIKA?
1980ko azaroaren 29an, Euskal Herria guztia zeharkatzen duen
euskararen aldeko ekitaldi erraldoiaren, KORRIKAren lehen edizioa izan zen. Bihar, UR HANDITAN saioan 22:30ean botako dute dokumentala.
Animatu ikustera, interesgarria izango da eta!
Hasi da EUSKARALDIA!
Mintzodromoa laister!
Zer da?
Helburua
Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.
Partaideak
Parte hartu nahi baduzue
Animatu eta parte hartu!