Jaione-(r)en bidalketa guztiak

#Klika! Jarraitu #KORRIKA21-i!

Korrikaren webgunean une oro KORRIKA nola doan zuzenean ikusteko aukera egongo da.

Gainera, euskarazko hedabideen elkarlanari esker, Garesko eta Gasteizko ekitaldiak zuzenean izango dira telebistaz eta Interneten, baita irrati-saio bateratuen bidez.

Horrez gain, hainbat hedabidek etengabeko jarraipena egingo dute: 19:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 21:15etan eguneroko saioak egongo dira Hamaika Telebistan, BERRIA Tbn, ETB1en eta Kanalduden.

Bestalde, KORRIKAren bideoak gure webgunean nahiz hedabideen atarietan aurkitzeko aukera egongo da. Eta ez ahaztu #KORRIKA21-i jarraitzea gure sare sozialetan!

11TELEBISTA

Kilometro guzti guztietako irudiak, bilatu zure kilometroa mapan, webgune berezia, saio bereziak… eta sorpresa gehiago! Eguneroko saioa, 21:00etan.

BERRIA

“Korriklika” egingo du BERRIAk. BERRIA TBn KORRIKAren egunetan saio bat izango da ikusgai: esketxak, bertsoak eta marrazkiak izango ditu.

EITB

21:15etan Badator KORRIKA eguneroko saioa egongo da KORRIKA pasatzen den herritik; ostegunetan, saio horren ondoren, Gure Kasa-KORRIKA saio bereziak, egunero hainbat konexio berezi eta beste.

Korrika errepideetan dabilen bitartean, orobat, egunean zehar, konexioak egingo dira Korrikaren furgonetarekin, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Gaztean.

KANALDUDE

Arratsaldeko, 19:00etan, “KORRIKA non, Kanaldude han” saio berezia emitituko dute KORRIKA pasatzen den herritik: Lerga, Uharte, Angelu, Lekunberri, Bastida, Gorliz, Bakio, Donostia, Durango.

NAIZ eta GARA

Urrats berri bat emango du NAIZ Irratiak bere sortze prozesuan KORRIKAren harira. Garestik Gasteiza, egunero FMz eta internetez zuzenean jarraitu ahalko diren saioak egingo ditu.

AEKren SARE SOZIALAK

Klika! Jarraitu 21. KORRIKAri AEKren sare sozialetan!

  • korrika.eus (webgune ofiziala)
  • Flickr (argazki galeriak)
  • YouTube (#klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Twitter (@AEK_eus #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Mastodon (@AEK_eus #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Facebook (@aek.euskalakari #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)
  • Instagram (@aek.eus #klika #korrika21 #korrikaZuzenean)

Baditugu KORRIKA Munduan bideo-lehiaketaren irabazleak!

Bihar ekingo dio 21. KORRIKAk bere ibilbideari eta guk dagoeneko baditugu, Etxepare Institutuarekin elkarlanean, abian jarri genuen bideo lehiaketako bi garaileak.

Euskal Etxeetako bideoen artean, La Platako (Argentina) Euskal Etxean euskara ikasten dabilen Enzo Dameliok irabazi du 1.470 “gustuko dut” jasota, eta irakurletzen artean, berriz, Mexiko Hiriko (Mexiko) UNAM unibertsitateko ikasleak gailendu dira 1.122 botorekin. Mexikarrek saria irabazten duten bigarren aldia da, duela bi urte ere eskuratu baitzuten. ZORIONAK bi irabazleei!

Munduko zenbait txokotatik bidalitako 29 bideo jaso ditugu aurten eta bi astez egon da irekita bozkatzeko epea. Bi irabazleek (UNAMekoek euretako bat aukeratu beharko dute saria baliatu dezan) udan AEKren barnetegi batean egonaldia egiteko aukera izango dute, euren euskara landu eta Euskal Herria ezagutu dezaten.

KORRIKAren 21. edizioa apirilaren 4tik 14ra ospatuko da Euskal Herrian zehar, baina euskararen aldeko mezua mundu osora zabaltzea ere bada ekimen honen asmoa, KORRIKA Munduan programaren bitartez. Lehiaketaz gain, mundu osoan zehar 30 Korrika baino gehiago antolatuko dira 20 herrialde ezberdinetan Euskal Etxeei, Etxepareren irakurletzei eta zenbait lekutako euskal komunitateei esker.

Egin Klika HEMEN lehiaketan parte hartu duten bideo guztiak ikusteko.

Inauteriak ere online!

Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela.  AEKren E-uskaltegian online ikastaroetan dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute.

Oraingoan, talde ezberdinetan-A1,A2,B1 eta B2- inauteriak lantzen aritu gara. Hori bai, Euskal Herrikoak zein munduan zeharrekoak.  Inauterietan mozorrotuta atera ziren kalera eta hainbat argazki  atera ostean bidali dizkigute guztiokin elkar trukatzeko.

Hau da hau argazki festa. Politak, ezta? Zeuoi gustatu al zaizkizue? Esango diguzue!

KORRIKA Munduan bideo-lehiaketa: bozkatu zure bideo gogokoena!

21. KORRIKA apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiza, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAREN lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da.

AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan.

Tartean, bigarren aldiz antolatu da bideo-lehiaketa. Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dituzte bideo formatuan. AEKren YouTubeko kanalean jarri ditugu ikusgai; eta gustukoenen alde bozkatzeko aukera dugu, Klika eginaz, jakina! Euskal Etxeetako bideoak eta Unibertsitateko Irakurletzetako bideoak.

“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) irabaziko dute eta udan Euskal Herriko barnetegi batean egonaldia egiteko aukera izango dute.

Apirilaren 7a bitartean bozka daitezke bideoak, sartu AEKren YouTube kanalean, ikusi eta aukeratu zure gogokoena!