luis-(r)en bidalketa guztiak

Aste Santuko oporrak

Aste Santu honetan Soriako Burgo de Osma herrian izan gara. Ezusteko polita izan da niretzat, inguru lauagoa, lehorragoa… topatzea espero nuelako (aurreiritziak zer diren!). Bertara joanda, ibaiertz berde ederrak daude, nahiko naturalak, berezko landaredia gordetzen dutenak: makalak, zumarrak, sahatsak… Horretaz gain bertatik ordubete eskasera, Urbion Mendiak daude, inguru zoragarria: Laguna Negra deiturikotik abiatuta (honek ere merezi du bisitatxoa!), bertako tontor nagusira igo daiteke (2240 metro inguru), 5 ordu joan-etorrikoa; tontorreko ikuspegia paregabea! Eta euskaldun mordoa, horrelako leku guztietan egoten gara-eta!

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena IMG_20230406_185953-1024x768.jpg da
Gormazeko gaztelua

Hala ere, familia edo lagunekin joanez gero, natura eta kirolaz gain, inguruak beste mota bateko planak egiteko aukerak eskaintzen ditu, kultura eta gastronomia, besteak beste. Kulturari dagokionez, Aste Santuan, nola ez, oso prozesio ikusgarriak egiten dituzte eta, bestalde, gaztelu ederrak daude inguruan, baita herri txikienetan ere, horietako batzuk ondo zainduta ez badaude ere. Eta gastronomiari dagokionez, bestalde, arkume eta barazki ederrak dituzte, eta, nola ez, upategiak, non Ribera del Duero sor-markako ardoa sortzen duten. Guk ez genituen bisitatu, itzultzeko beti aitzakiaren bat utzi behar da-eta!

Argazkiak dituzue ikusgai. Guk izugarri gozatu dugu bertan; animatu, beraz, bisitatzera… Hala ere, zuek ere kanpoan izan bazarete, kontaiguzue labur non izan zareten, zer egin duzuen… aukeran plan gehiago izan dezagun. Bota, bada! Jarraitu Aste Santuko oporrak irakurtzen

Euskara ikasteko aholkuak

Hona gure taldean bildutako aholkuak:

  • Komenigarria da ordu asko ikastea.
  • Ariketa asko egin behar dituzu.
  • Komenigarria da lotsarik ez izatea hitz egiteko.
  • Lanera joan bitartean irratia euskaraz entzuTEA interesgarria da.
  • Komenigarria da hitz egiTEA lankideekin, lagunekin…
  • Beharrezkoa da jende euskalduna ezaguTZEA.
  • Garrantzitsua da hiztegi ona izaTEA hitzak bilatzeko eta pazientzia handia izaTEA.
  • Komenigarria da gurutzegramak egiTEA.
  • Gogo handia izan behar duzu.
  • Klaseko ikaskideak animatu behar dituzu.
  • Pixkanaka ikasi behar duzu/dugu egunero.
  • Euskarazko web-orriak ezagutu behar dituzu.
  • Ez da komenigarria den-dena konprobatzea.
  • Gauza asko egin nahi duguNEAN ez gara iristen.