oskar-(r)en bidalketa guztiak

EZ ETSI! Euskara ikasteko aholku batzuk jaso ditugu…

Aupa e-kuadrilla!

Hizkuntza berria ikastea ez da batere erronka makala. Askotan etsi nahi izaten dugu, amore eman…

Ez dugunez hori gertatzea nahi, Udako A2 eta B1 ikastaroetako ikasleok zenbait aholku praktiko jaso ditugu euskara ikasteko:

  • Ez ikasi bakarrik, partekatu zure esperientzia. Aurrez aurrez, online, telefonoz ala gutunez baina bakarrik ikastea. Urik gabeko piszina batean igeri egitearen modukoa da. Euskal Herritik urrun bazaude, online ikastaroak, mintzanet ala Euskal Etxeak. Eta Euskal Herrian bazaude, hemen, adibidez. Hala ere, ikasle batek esan digu bere buruari euskaraz egiten diola praktikatzeko…
  • Lotsa kentzen saiatu behar duzu. Akatsak egiten ikasten baita. Errazen egiten zaizun egoeratik hasita aurrera egingo duzu. Umeekin, lagunekin edota bikotearekin hasi eta gero zailago egiten zaizkizun egoeretara egin jauzia. Ikaskidearekin, Mintzalagunarekin, Dendariariekin, Umeen eskolakoekin,… Hasi Whatsappez eta gero ahoz; bost minutuz, ordu batez, arratsalde batez,…Euskaraz egitetik Euskaraz bizitzera. Gakoa motibazioan dago .

Hizkuntza bat ikastea bidaia harrigarria baita…

Nire lagun batek esan zuen moduan,

Euskara da gure territorio libre bakarra…

Laster arte!!!!!

KORRIKAREN AHIZPAK

Bakarrik al gaude munduan? Gu al gara hizkuntza gutxituen alde korrika txandaka egiten dugun bakarrak?

Duela jada 37 urte, AEK Korrikaz erditu zen. AEKko egoera ekonomiko latzari aurre egiteko, AEKide talde baten afaltzen irudikatutakoa EHko herri ekimen arrakastatsuenetariko bat  bilakatu zen. Ondoko bideoan ikus dezakezue herri honetako historian errotu den istoriotxoa…

Eta aurrera egin zuen bolak. Gero eta handiagoa, gero eta indartsuagoa, gero eta jende anitzagoa batuz. Dagoeneko 20 edizio ospatu ditugu, hasiera batean urtero eta gero bi urterik behin. Ostegunean 21.Korrika Garesetik abiatuko da eta 10 egunez Euskal Herritik 2.500 kilometro inguru egin ostean Gasteizera helduko da Apirilaren 14an. Espero dugu 50000 pertsona inguru Gasteizko amaiera egunean.  Zuek ere blogari prestuok animatuko zarete  egun hori gozatzera gurekin batera, ezta?

Baina tira, harira, Korrikarekin lehenak izan ginen gu. Baina beste batzuek lekukoa hartu eta euren hizkuntza gutxituen aldeko antzerako ekimenak egiten hasi ziren euren herrietan.

Jarraitu KORRIKAREN AHIZPAK irakurtzen

Zein da gure opor planik onena?

Aupa e-kuadrilla!

Zer, pentsatzen zenuten ahaztuta genuela BLOGaren kontua, ezta? Ba ez, ikastaroari txapela jartzeko unerako utzi nahi izan dugu azken egun triste hauetan giroa alaitzeko apur batean… Eskerrik asko Yolanda eta Eneko zuen ekarpenengatik, txalo handia zuentzat!

Eta orain zer? Horrela amaituko al da guztia? Ba ez kuadrilla, ez, gupida barik arituko gara azken unera arte…

Jarraitu Zein da gure opor planik onena? irakurtzen

Lujanbio, Arteta, Argiñano eta Berasategi gure arketipoak

Aupa e-koadrila!

Azkenik! Ados jarri gara eta foroan bota zenituzten mezuei esker (Gora Itxaso, Joseba, Cristina eta Leyre!), lortu dugu euskaldunen arketipoak zehaztea.

Azkenean lau atera egin ditugu, alde batetik, Maialen Lujanbio hernaniarra eta Ainhoa Arteta tolosarra eta bestetik, Karlos Argiñano beasaindarra eta Martin Berasategui donostiarra.

Hainbat  bideo  eskegi ditut artikulu honekin batera eta zenbait lotura pertsona hauen ibilbideez informazio gehiago izan dezazuen.

Jarraitu Lujanbio, Arteta, Argiñano eta Berasategi gure arketipoak irakurtzen