Bedia, natura eta lasaitasuna

Bedia Bizkaiko herri txiki bat da eta Arratiako Araneko atea da. Bilbotik hogei minutura gaude eta inguruko herriak hauek dira: Lemoa, Galdakao, Zornotza, Igorre… Eta mendi asko daude gure inguruan ere: Mandoia, Upo, Lemoatx eta Bediatik Gorbeiara hogei minutu daude.


Bediak 1080 biztanle gutxi gorabehera ditu. Biztanle gehienak zaharrak dira baina orain dela hamar urtetik, ume gehiago daude.
Bedian, bi taberna dauzkagu bakarrik eta denda txiki bat dago.
Plaza da herriaren erdigunea eta egunero herrikoak topatzen gara hor, nahiz eta herri txiki bat izan, eskaintza kultural handia dauka. Bedian maila desberdineko euskara ikastaroak dauzkagu, dantza ikastaroak, Pilates, Yoga, Zumba, ingelesa umeentzat, egur-lanketa, musika eskola eta gainera liburutegia, ludoteka eta gaztetxokoa dauzkagu, eta hirurak dohainik dira.


Ekintza pilo bat egiten ditugu, esate baterako, arbola eguna, euskara eguna, kotxe gabeko eguna. Gainera Kolazinoko Mendi Lasterketa ospatzen da azkenaldian fama handia hartzen ari da. Ibilbide oso polita egiten du Bedia inguruan.
Gu Manu, Janire eta Fernan gara.
Manu Sevillakoa da eta Bedian bizi da duela bost urte eta erditik. Oso pozik dago Bedian.
Janire, Bediakoa da eta betidanik bizi da bertan, oso pozik ere.
Fernan Bilbokoa da eta hamabi urte daramatza Bedian. Oso pozik dago ere bai, baina denbora gutxi egiten du Bedian, atzerrian lan egiten duelako.
Gure inguruetatik mendi buelta egitera gonbidatzen zaituztegu eta ardoa dastatzera.

2 erantzun “Bedia, natura eta lasaitasuna” bidalketan

  1. Begira!!! Leku polita dirudi…oporretan bisitatzeko modukoa. Eta gainera, Gorbeia mendia igotzeko plana eginez gero bertatik ere igotzeko bada aukerarik. Gorbeiarako igoera ongi margotua al dago?

  2. kaixo,
    Bediak ez dirudi polita bakarrik, polita da ere. Zure galderari erantzuteko, ez dago marrarik Bediatik Gorbeiara joateko, baina joan ahal da.
    Biderik errazena Gorbeiara joateko Pagomakurretik joatea da, nahiz eta marrarik ez dagoen bidea oso argia da eta jende asko joaten da. Bediatik Pagomakurrera heltzeko kotxea behar duzu nahiz eta hogei minutu inguru behar dituzu heltzeko, Areatzara heldu behar duzu eta handik seinale pilo bat daude Pagomakurrera heltzeko . Hala eta guzti ere, mapa eramatea ondo dago. Eta gero, Bediatik Gorbeiara bidezidorretik joatea aukera zaila da. Bide hau luzea da eta ez dagoenez marrarik bidea ezagutu behar duzu.
    Kontaktatu ahal duzu gurekin eta lagunduko dizugu ahal dugunean.
    Anima zaitez!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude