Kategoriaren artxiboa: C1

Hitzaldia antolatzeko pausuak

1. Helburua ondo zehaztu: zer lortu nahi duzu, nori hitz egingo diozu, zein lekutan…

2. Titulu interesgarria jar iezaiozu zure hitzaldiari: nola salduko duzu zure diskurtsoa?

3. Ordenatu ideiak. Zein eskemari jarraituko diozu? Arazo-konponbide, kausa-efektua, konparazioa-desabantaila-abantaila, aurreko hiruren nahastea.

4. Sarrera pentsatu: nola aurkeztuko dut nire gaia? Lehen hitzak ondo pentsa! Aurkezpena nola egin ondo pentsa. Ezagutzen zaituzte?

5. Idatz ezazu zure diskurtsoa.

6. Probatu ispiluaren aurrean.

Zuri bestelakorik bururatzen zaizu? Esan, esan…

Udako solstizioa zer ote?

Bukatu da udaberria eta udan sartu gara; solstizioak hori adierazten du. Euskal Herri osoan piztuko diren suek sasoi berriaren etorrera iragarriko dute; urteko egun luzeena eta gau motzena izango dugu.

Udako solstizioa edo San Joan eguna? Zer da Euskal Herrian ospatzen dena? Sua, ura eta landareekin lotutako festa paganoa da. Ohitura paganoak dira, baina kristautasunak bere egin zituen, eta guregana kristautasun bezala etorri dira. Beraz, oinarrian, «zainez», paganoak dira.

Sua da protagonista nagusi Euskal Herria guztian leku gehienetan;  bere inguruan bilduko gara dantzan sorginek egiten zuten moduan. Egun bada ikasturtea bukatu dela ospatu eta apunteak bertan erretzen duenik ere. Haren gainetik salto egitea ere ohikoa da, ongi pasatzeko zein espiritu txarrak uxatzeko; suak purifikatu egiten baitu, eta ez, soilik, gorputzak. Senperen, adibidez, ogia, belarrak eta eguzki loreak pasatzen dituzte suaren gainetik, espiritu gaiztoak urrunduko dituztelakoan.

Jarraitu Udako solstizioa zer ote? irakurtzen

Nola ekin ahozko probei.

Lanari ekin aurrekoak.

  •  Bakarkako lana​ . ​ Alor honek berariazko lanketa eskatzen du, berridazketek, sinonimoek eta idazlanek eskatzen duten bezalaxe. Bertsolarien kartzelako gaiaren irudiaren bidez ulertuko duzu ahozko probaren garrantzia: finalean, kartzelako gaiak erabakitzen du txapela.
  •  Aurreko entrenamendua. Frantziako ​ Tourrean, aurreko asteetan ​ mendi gorenetan
    ibilitako txirrindulariek badute abantaila txiki bat: lasterketaren lehen astean bizkorrago aritzen dira, hauspoetan bor-bor dabilen oxigenoari esker. Beraz, aprobetxa itzazu mintzamena lantzeko dauzkazun aukera guztiak.
  •  Norberaren neurria. ​ Hiztunak jakin behar du zer egin dezakeen eta zer ez. Nork bere maila eta tankera ezagututakoan erabaki dezake zer mugatu eta zertan nabarmendu.
    Hortaz, azterketa-egunean ez da komeni ezer estreinatzea.
  • Grabazioa. ​ ​ Prestaketa-saioetan ezinbestekoa da norberaren ahotsa behin eta berriro entzutea. Ahoskera, arnasa, tonua, abiadura, etenak… apurka-apurka doitzea. Ozen irakurtzea eta zinta batean grabatzea lagungarriak izan dakizkizuke.
  • Erlojua. ​ ​ Entrenamenduetarako tresna aproposa duzu. Zer esanak eta denbora-tarteak elkarrekin egokitzen ikasi beharra dago.

Jarraitu Nola ekin ahozko probei. irakurtzen