Kategoriaren artxiboa: C2

Mintzodromo birtuala!

Ekainaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromo birtuala egiteko asmoa dugu.
Euskara ikasten hainbat ikasle ari dira-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan AEKn: Rio de Janeiro, Canariar irletan, Bartzelonan, Salamancan, Argentinan, Parisen…
Mintzodromo birtualaren helburua da eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.
Partaideak lau-seinaka bildu eta interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan; bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute; partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko. Izendatutako dinamizatzaile bat egongo da bakoitzean.
Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira bertan.  Batetik, sare sozialen inguruan arituko dira; bestetik,  gazteen eta helduen inguruan; azkenik, oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai.
Parte hartu nahi baduzue aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna maiatzaren 28a, asteartea, izango da. Izena emateko sakatu hemen.
Animatu eta parte hartu!

Txantxangorria eta kukuaren istorioa ezagutzen al duzue?

Udaberriaren etorrerarekin zelaiak, zuhaitzak,  landareak, lurra, berpiztu, muskertu, loratu egiten dira; natura jaioberritu.

Urte-sasoi honetan, neguak lapurtutako argi-orduak berriro berreskuratuta, eguna gero eta luzeagoa da eta gaua, ostera, gero eta laburragoa. Sasoi honetan eguzkia indarrez jotzen hasten da eta geu ere indarberritu. Holaxe dio  esaera zaharrak ere: udabarria odol barria. Bada, udaberriaren etorreraren beste seinale ageri eta nabari bat: kukuaren kantua.

Kukuari lotuta, hainbat esapide eta istorio bitxi daude bilduta, han eta hemen. Europako toki askotan kukua zorte txarraren edota onaren adierazle da. Jarraitu Txantxangorria eta kukuaren istorioa ezagutzen al duzue? irakurtzen

Udaberria!

Negua joan da eta udaberrian sartu gara. Adituen kalkuluen arabera, 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu aurtengoak; ekainaren 21ean sartuko gara udan.

Udaberriko ekinokzioa

Martxoaren 20-21ean izaten da ipar  hemisferioan udaberriko ekinokzioa. Egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza, ohiko moduan, albo batera orientatuta egoten da. Halere, Eguzkiaren eta bere arteko irudizko marrak zein ardatzak sortzen duten planoak 90 graduko angelua neurtzen du;. hau,  Lurrak Eguzkiaren inguruan mugitzean osatzen duen planoarekiko. Ondorioz, egunak eta gauak 12na orduko iraupena dute planeta osoan.

Udaberriko ekinokzioaren aurretik, eguna gaua baino laburragoa izaten da Ipar hemisferioan eta, ondoren, eguna gaua baino luzeagoa izatera igarotzen da. Hego hemisferioan irailaren 21-22an gertatzen da.

Jarraitu Udaberria! irakurtzen