Kategoriaren artxiboa: C2

Hasi dira inauteriak!

Hasi dira bai, inauteriak! Ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenekin ere ezagunak dira, tokia zein den. Inauteri izena inausi aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren alde. Esatetako, Sakanako inauterietan-Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik; Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko; eta Ituren eta Zubietako joaldunek erritmozko zarata egiten dute bizkarrean daramatzaten joareekin, tunturroa (kapela konikoa-buruan dutela, ardi larrua soinean. Jarraitu Hasi dira inauteriak! irakurtzen