Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea

EUSKARA-IKASLEAREN ESKUBIDEAK

E-uskaltegiko B1 mailako mintza-saioetan, euskara-ikaslearen eskubideez aritu gara. Guk zerrenda hau egin dugu; baina, ziur, zuk osatzen lagundu ahal diguzula, ezta?

EUSKARA-IKASLEAren ESKUBIDEAK:

1.- Euskara dohain ikasteko eskubidea dugu.

2.- Instituzio desberdinetatik, eta denok, diru-laguntzak jasotzeko eskubidea dugu.

3.- Euskarazko ekimenetan eta ekintzetan parte hartu ahal izateko, beherapenak izatea nahikotxo lagunduko liguke.

4.- Lasaiago eta astiroago hitz egiteko eskubidea dugu.

5.- Hiztegi publikoak eskura izatea ez legoke gaizki.

6.- Ez daukagu, derrigorrez, testuak, elkarrizketak… osorik zertan ulertu.

7.- Azterketa ez egiteko eskubidea dugu. Zergatik ez ikasi ,beste barik, ikasi nahi dugulako?

8.- Behin eta berriro hanka sartzeko eskubidea daukagu.

… Bestelako proposamenik? Ondo etorriak izango dira, animatu!

 

 

Izan ahobizi digital!

200.000 lagun inguru ibili dira, ibili gara, aurtengo Euskaraldian. Euskararekin jarrera (pro)aktiboa erakutsi nahi dutenak ez dira gutxi. Interneten ere pauso handiak ari da ematen euskara. Adituen arabera, hizkuntzen %5 soilik daude sarean, eta talde horretan dago euskara, domeinu propio eta guzti, gainera. Halere, hutsuneak badaude: garenak baino gutxiago azaltzen gara euskaldunak sarean. 

Interneten nabigatzerakoan, askotan, ez diogu euskarari garrantzirik ematen. Euskaraldia izan daiteke urrats hori emateko behar duzun bultzada teknologia alorrean. Gailua konfiguratzea zaila iruditzen zaizu? Nola konfiguratu ez dakizu?  Irakurri librezale.eus orrialdean datorrena.  Zer iruditzen? Sarean pausua emateko prest?

Badugu Korrika kanta!

Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abesti eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, “klika KORRIKA 2019” abestiaren erritmora!

Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi berean, osagarriak direnak ageri dira. 100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte lanean.

Niri izugarri gustatu zait ; Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea, berritzailea oso!  Ikus-entzun eta esan, gustatu al zaizue?  Eman zure iritzia, utzi iruzkina!

Modela euskarazko itzultzaile automatiko berria!

Adimen artifizialaren bidez euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa da Modela. Elhuyarreko eta MondragonLinguako Modelaren arduradunek teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation). Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu dute. Erabilgarria, ezta? Zer diozue?