Durangoko azokara hirugarren buelta.

Kaixo!

Durangoko azoka ate joka dugu, geure taldean bertaratzeko plana egin dugu abenduaren 8an. Egitarauari eman diogu bistadizoa eta hauxe da adostu duguna. Animatzen bazarete etorri, ea gustukoa duzuen!

09:30ean elkartuko gara azokaren atarian, hasieran gosaltzera joango gara ondoko tabernara, eta 10:00etan sartuko gara azokara. Izan ere, ordu horretan irekiko da. Lehenik eta behin-ahaztu baino lehen- AEKren standera joango  gara.  Urtero bezala, euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan han izango gara, eta betiko legez, AEKren argitalpen AIZU! aldizkariak protagonismo nagusia hartuko du bertan. Ez gara bertaratu gabe geratuko!

10:30ean  Areto nagusira joango gara. Alberto Irazuren liburuaren aurkezpena izango da. Bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko saiakera da Rocka puntua! liburu; aurkezpena dago eta bertaratuko gara. Batzuetan kronika itxuraz, bestetan fikzioarekin jolasean, abestietatik bertsoetara eta bertsoetatik abestietara saltoka dabilen hausnarketa-lan irudimentsua.

11:00etan Ahotsenean  “39 idazle nafar” deituriko solasaldia ikusiko dugu. Nafarroan egiten ari den literaturaren erakusleihoa da. Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste. Oso interesgarria izango da Julen Goikoetxearen “Demokraziaren pribatizazioa” liburuari buruzko solasaldia entzutea. Nahiz eta liburua ez irakurri, gaia ezaguna da guztiontzat eta  garrantzitsua denez parte hartuko dugu, eta seguruenik, gauza baliotsuak ikasiko ditugu.

13:00etan Ahotsenean zuzenekoetan Bultz taldearen “Erraiak” lan berriaren aurkezpenera joango gara. Melodia sakoneko Punk-rock zorrotza dakar taldeak bere lan berrian.

Bukatuakoan bazkaltzera joango gara. Alde zaharrean herriko tabernan mokadutxoa egin eta berriro itzuliko gara arratsean azokara.

15:00etan Areto nagusian “Euskalduntasun iraultzailerako bidea” solasaldia egongo da. Euskara hutsezko erakundeen inguruan hitz egingo da. Besteak beste, alderdia, sindikatua, beste egunkari bat gehiago, euskararen unibertsitatea-biblioteka Landakon, banku etikoa eta dohainezko euskalduntze masiboarekin batera gaiak.

17:30ean azokan bueltatxo bat eman ostean,  Ahotsenean izango den solasaldira joango gara. Izan ere, Iñaki Perurenak idatzi berri duen  “Harria maitasun istorioa” liburuaren aurkezpena egongo da. Harriarekin dator oraingoan ere, ez ohiko moduan, ordea. Harriarekin izan duen hartu-emana modu petikoan azalduko du. Harria metafora bihurtzen, adibide eta hausnarketa.

18:20ean Ahotsenea zuzenekoetan Libe abeslariak Bonberenea ekintzak disketxearekin kaleratu berri duen bere estudioko bigarren diskoa aurkeztuko du, “Ilargia erori da” izenekoa. 

 19:45ean  Ahotsenean zuzenekoetan Haustura taldearen disko berriaren aurkezpenera joango gara,  ‘Haustura’ deiturikoa. Zortzi abestiz osaturiko  estudioko lehen lana da aurkeztuko du Haustura taldeak. Bertan, rock estilo desberdinetako abestiak entzun ahalko dira.

Beno, gero, mokadutxo bat egin eta  auskalo!

2 thoughts on “Durangoko azokara hirugarren buelta.

  1. Egun on,
    Ostiralean bertaratu nintzen Durangora. Eta AEKren standean hantxe zegoen bai esku artean izaten dugun AIZU! hilabetekaria. Opari eta guzti, gainera!!!! Poltsa eta egutegia ere eskuratu baitzitezkeen…
    Ahotsenea gunean Ze esatek! musika taldearen kontzertuan izan ginen eta primeran!
    Egia da bai! Durango, sormenaren lurralde bihurtzen da egun hauetan….

  2. Gabon:

    Pena gaur arte blogean sartu ez izana, lehenago sartu izan banintz agian hurbildu izango nintzatekeen bildu izan zineten tokiren batera, unetxoren batean.
    Hantxe izan nintzen ni ere egun gehienetan, baina lanean. Giro polita egoten da eta lana gusto handiz egin izan dut, baina azkenerako nik neuk liburu zein diskei begiradatxo bat botatzeko astirik ez! Hala ere, uste dut urte ona izan dela orokorrean, beraz, merezitako nekeak bere fruituak eman dituela pentsatu behar.

    Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude