Zuri esnatu da Euskal Herria gaurkoan, barnealdean zein kostaldean elurra egin du eta paisaia ederrak utzi dizkigu. Begiak ireki orduko, leihoaren bestaldeko estanpak harri eta zur utzi gaitu. Irudia betikotu asmoz klik egin dugu gehienok. Online ikastaroetan dabiltzan ikasle askok ere honelaxe egin dute. Ikusi, ikusi…
Kostaldean…
Ezetz asmatu nongoak diren argazkiok? Animatu eta bidali zure iruzkina!
Ez dakit nongoak diren baina zer argazki politak. Hau da gure etxeko sukaldetik (Hernanin) ikusten zena goizeko Zazpitan.