Hasi dira inauteriak!

Hasi dira bai, inauteriak! Ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenekin ere ezagunak dira, tokia zein den. Inauteri izena inausi aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren alde. Esatetako, Sakanako inauterietan-Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik; Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko; eta Ituren eta Zubietako joaldunek erritmozko zarata egiten dute bizkarrean daramatzaten joareekin, tunturroa (kapela konikoa-buruan dutela, ardi larrua soinean.

Iturenen eta Zubietan, urtarrilaren azken astean ospatzen dituzte urtero ihauteriak Iturenen eta Zubietan. Ekitaldi nagusia joaldunek egindako desfileek osatzen dute: bata, astelehenean, Iturengo kaleetatik, eta bestea, berriz, asteartean, Zubietkoetatik. Bi egunez, joaldunek bi herrietako kaleak hartu dituzte.
Astelehenean, aurten urtarrilaren 29an, 11:00ak inguruan, Zubietako joaldunak Iturenera joan ziren zintzarriak astinduz. Aurtizko auzora iristean auzo horretako joaldunekin elkartu eta, elkarrekin, Latsagako auzora joan ziren. Azkenik, Zubiburu parajean dagoen zubi gainetik pasa ondoren, Iturengoekin elkartu ziren 40-50 joaldun. Ondoren, Iturengo herriari itzulia eman zioten 80-100 zintzarriren soinupean.
Asteartean, berriz, Iturengo joaldunak Zubietara joan ziren eta, aurreko egunean bezala, bertakoekin elkartuz herriari itzulia emango zioten.

Galdaragileak ere hasi dira beste toki batzuetako inauteriak iragartzen. Aizue, eta zuen herrian zerbait egiten al da inauterien inguruan? Zuek parte hartzen al duzue? Bidali iruzkina eta kontatukoiguzue. Animatu!

8 thoughts on “Hasi dira inauteriak!

  1. Kaixo!
    Inauteriak hasi dira, bai, eta horregatik ni, duela zenbait urte Canariasetan bizi naizela, hemengo inauteriei buruz piska bat hitz egitea gustatuko litzaidake. Guztiok telebistan ikusten dugu urtero Las Palmasen edo Tenerifen ospatzen diren erregin txapelketak, baita konpartsen desfile koloredun eta distiratsuak ere, baina jende gutxik ezagutzen du La Palma irlan ospetzen den Indianoen inauteriak.
    Ez dauka oso tradizio luzea, XX. mendean ospatzen hasi zelako, baina niretzat, hemen egiten diren artdan politena da. Inauterietako astelehenean ospatzen dute eta bertan, jendea zuriz jantzita doa, aurreko mendeetan Cubatik aberats bueltatzen ziren pertsonen modura. La Palma betidanik izan du Cubarekin oso harreman estua, emigratzaileen gehiengoa Caribeko irla horretara joaten baitzen. Aberasten ez zirenak bertan geratu, baina dirutza egiten zutenek euren jaioterrira bueltatzen ziren herriko pertsonai ospetsu eta inportante bihurtuz. Horregatik, inauteri hauetan handinahikeri hori agerian uzten dute fartsa edo parodia moduan. Zuriz janzteaz aparte, batzuk kartoizko maletekin kaleratzen dira, itsasontzitik atera berri izan balira bezala. Gainera, Cubaren giroaz kutsatzen dute guztia: son musika edonon entzun daiteke, guarapo eta mojito dira edari tipikoenak eta La Negra Tomasa ere ikusteko aukera egoten da, dantzan eta bere habano lodia eta luzea erretzen.
    Dena dela, jaiaren momenturik gorenena jeandeak talko-hautsa kantitate itzelak botatzen duenean gertatzen da. Beraz, etxera garbi eta txukun bueltatzen ez dena, Indianoetan egon dela sinestea zaila da.
    Ni behin bakarrik egon naiz bertan, eta benetan maitemindu ninduen. Horregatik, egunen batean aukera baldin baduzue, gomendatzen zaituztet joatea.

    Hementxe uzten dizuet bideo bat:

  2. Kaixo Rio de Janeirotik,

    hemen dakizuenez inauteriak, oso ospetsuak dira eta herri osoa eta jende esberdinak ospatzen dugu. Brasil oso haundia denez, ba txoko guztietan egiten da jaia eta bakoitza bere kulturarekin. Adibidez Pernanbukon dantzantzen da ” Frevo”, hau egiten da euritako koloretsu batekin, orduan agertzen dira euritako pilo bat.
    Bahian, sanba eta batukadak, eta horrela estatu bakoitzean. Beste musika mota ospetzuak dira ere deitzen direla “Marchinhas”, segurazki ezagutzen duzuela “Mama eu quero..”. Afrikarrak ere daude Batuque, LundĂș primitivo eta la Conga eta abar.
    Hemen, Rio de Janeiron, bi jai mota daukagu. Bat Sanbodromon egiten dituzte kriston jaia, hau ezaguna da eta telebistatik pasatzen dira. Bestea herrikoagoa da, auzo bakoitzean antolatzen dute ” Blocos” bloco bakoitza izen bat dauka eta bide edo leku bat egiteko nahi duena, noski bakoitza daukala bere ordutegia. Jendea mozorratzen dira , edaten dute, ligatzen dira eta abar. Hasten dira goizeko 7etan gehienak eta hauek hoberenak dira, musika polit polita dago eta egiten dute koreogafia esberdinak ere, eta guk la masa, haien atzean saltatzen kaletik, eta horrela aste bat a tope 24 ordu.

    Beno, bidalitako dizuet hemengo bideoak eta argazkiak, ados?

    Ondo ospatu Inauteriak!!
    Joseba

  3. Kaixo:

    nik ez ditut ospatzen baina polita da leku ezberdinetan zelan egiten duzuen irakurtzea. Disfrutatu!

  4. Egun batean joango naiz Rio de Janeirora bere inauteriak ikustera. Niri asko gustatzen zaizkit inauteriak.

    Disfrutatu Joseba, nahiz eta bero beroa egin!!! Horrexegatik jendea ia ia arropa gabe doa!! kar kar kar

  5. Pingback-a: Buy cialis online

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude