Izan ahobizi digital!

200.000 lagun inguru ibili dira, ibili gara, aurtengo Euskaraldian. Euskararekin jarrera (pro)aktiboa erakutsi nahi dutenak ez dira gutxi. Interneten ere pauso handiak ari da ematen euskara. Adituen arabera, hizkuntzen %5 soilik daude sarean, eta talde horretan dago euskara, domeinu propio eta guzti, gainera. Halere, hutsuneak badaude: garenak baino gutxiago azaltzen gara euskaldunak sarean. 

Interneten nabigatzerakoan, askotan, ez diogu euskarari garrantzirik ematen. Euskaraldia izan daiteke urrats hori emateko behar duzun bultzada teknologia alorrean. Gailua konfiguratzea zaila iruditzen zaizu? Nola konfiguratu ez dakizu?  Irakurri librezale.eus orrialdean datorrena.  Zer iruditzen? Sarean pausua emateko prest?

Erantzun bat “Izan ahobizi digital!” bidalketan

  1. Oso interesgarria… Ez dira oso urrats konplikatuak eta merezi du saiatzeak… Animo!

    zorionak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude