Izan zirelako gara eta garelako izango dira.

Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" EreƱotzun, Hernanin, 1860ko abuztuaren 14an jaio zen eta Altzan, Donostian, 1936ko ekainaren 3an hil. Bertsolaria izan zen; bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu izan zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen ziren bertsoetan eta garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen zen.

1936an Euskal Herriko txapelketa Nagusian txapeldun izan zen.

Ezin ahaztu, Inazio Eizmendi Manterola, batez ere, "Basarri" izenez ezaguna. Errezilen, 1913ko azaroaren 27an jaio zen eta Zarautzen, 1999ko azaroaren 4an hil. Bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea izan zen. XX.mendeko bertsolaritzaren ordezkari nagusienetako bat dela uste da egun.

1935 eta 19601 Euskal Herriko txapelketa Nagusian txapeldun izan zen.

Esandakoa, izan zirelako gara eta garelako izango dira.

Zuek zer uste duzue?

2 thoughts on “Izan zirelako gara eta garelako izango dira.

  1. Bertsolari handia izan zen, baina, batez ere, bere garaiko kronista zorrotza izan zen Txirrita. Umorea modu bihurrian erabiltzen zuen eta horrek egin zuen ezagun. Oraindik orain, jendeak, oso presente ditu berak esandakoak. Hauxe da Ereinotzun, jaio zen etxearen aurrean dagoen monumentua.

    Txirritaren oroigarria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude