Korrika munduan zehar!

Korrika AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Euskal Herria guztia zeharkatzen du gau eta egun gelditu ere egin gabe; 2.300 kilometro inguru guztira. Bi urtez behin egin ohi da egun; hasiera batean urtero.  Ateratzen denetik amaitu arte, elurra, izotza, gaua izan, ez da gelditzen. Lekukoa eskuz esku, herriz herri aldatzen joaten da.

Lehen Korrika 1980an egin zen; eta 2019. urtean 21. ediziora iritsiko da. 1999tik aurrera- atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta- Euskal Herritik kanpo ere Korrika ekimenak egiten hasi ziren; Bretoiaren aldekoa ezagutu dugu.  Duela gutxi, Okzitaniaren alde egin da  eta gutxi barru Galesaren aldeko lasterketa egingo dute uztailaren 4tik 6ra.

Eurokorrika hizkuntzen aldeko lasterketa sarean ere parte hartuko du KORRIKAk. Aupa Korrika! Zuek ezagutzen al duzue munduan zeharreko besteren bat? Konta, konta…

1 thought on “Korrika munduan zehar!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude