Martxoaren 8ko deialdiaren inguruan.

Euskal Herrian Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egin dugu E-uskaltegian lanean dihardugun AEK-ko emakumeok. Hori dela eta, martxoaren 8an, osteguna, lanuztea egitea erabaki dugu. Onintza Enbeitak Ahoz Aho saioan dioen moduan,  “Gu gelditzen bagara mundua geratzeko aukera dugu”.Gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko.

Zergatik?

  • Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaituelako.
  • Indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako.
  • Kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako.

Lanuztea noiz.

  • Lanuztea Euskal Herrian deitua dagoen moduan, 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara egingo dugu.
  • Lanuztea emakumeok egingo dugu.
  • Elkartasuna adierazi digute gizonezkoek eta lanuzte tarteetan larriak diren kontuak zein zalantzak beraiek artatuko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude