Mintzodromo birtual arrakastatsua.

Iragarri moduan, iazko moduan, mintzodromo-birtuala  egin genuen joan den egunean, eta  ederki asko aritu ginen solasean, taldetan bilduta.   Euskara ikasten ari direnak, irakasleak, herritarrakā€¦ Sare sozialak, oporrak eta euskararen aldeko ekimenak izan genituen hizpide. Goizean zein arratsaldean maila ezberdineko 30 lagun inguru elkarturik solasean; hasiera mailakoak ere animatu ziren. Esperientzia ezin hobea, izan zen.

Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek.

Ikasturtean beste bi antolatuko ditugu; maiatzean bata eta irailean bestea. Hurrengoan gehiago eta hobeto, animatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude