Mintzodromo birtuala!

Otsailaren 1ean, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Iazko esperientzia ezin hobea izan zen eta hirutan egingo dugu aurten.
 

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.


Partaideak

Lau-seinaka bildu interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan; bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute; partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko. Izendatutako dinamizatzaile bat egongo da bakoitzean.
 

Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira 

 
Batetik, sare sozialen inguruan arituko dira; bestetik,  euskararen aldeko ekimenen inguruan; azkenik, oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai.
 

Parte hartu nahi baduzue

 
Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 31a, osteguna, izango da. Izena emateko sakatu hemen.
 
 

1 thought on “Mintzodromo birtuala!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude