Etiketaren artxiboa: arketipo

Lujanbio, Arteta, Argiñano eta Berasategi gure arketipoak

Aupa e-koadrila!

Azkenik! Ados jarri gara eta foroan bota zenituzten mezuei esker (Gora Itxaso, Joseba, Cristina eta Leyre!), lortu dugu euskaldunen arketipoak zehaztea.

Azkenean lau atera egin ditugu, alde batetik, Maialen Lujanbio hernaniarra eta Ainhoa Arteta tolosarra eta bestetik, Karlos Argiñano beasaindarra eta Martin Berasategui donostiarra.

Hainbat  bideo  eskegi ditut artikulu honekin batera eta zenbait lotura pertsona hauen ibilbideez informazio gehiago izan dezazuen.

Jarraitu Lujanbio, Arteta, Argiñano eta Berasategi gure arketipoak irakurtzen

Euskaldun arketipoak: Pasaban eta Basterretxea

Euskaldun petoak garen ala ez jakiteko, inkesta bat bete genuen jolas modura, gure hizkuntza ohiturak eta euskal kulturaz dugun ezagutza eta kontsumoa aztertzeko. Inkesta honen azken galderan, bi euskal arketipo aukeratu behar izan zituen bakoitzak, bata emakumezkoa eta bestea gizonezkoa. Proposamen guztiak jaso eta bozketa egin ondoren, honako bi hauek izan dira garaile B2 taldean: Edurne Pasaban eta Nestor Basterretxea. Mintza-talde bakoitzak, Txori goiztiarrak eta Kantauri izenekoek, bakoitzaren biografia prestatu dute eta baita aukeratu izanaren arrazoiak ere.

Jarraitu Euskaldun arketipoak: Pasaban eta Basterretxea irakurtzen