Etiketaren artxiboa: Durango

Durangora goaz!!!

Durangoko azoka ate joka daukagula-eta, E-uskaltegitik plana egin dugu bertaratzeko. Abenduaren 6an hurbilduko gara sormenaren lurraldera. Egitaraua begiratzen aritu gara eta hauxe egunerako adostu duguna:

 

9:30eanTabira etxean (Tabira kalea 33) elkartuko gara gosaltzeko, pintxo goxo-goxoak daude hemen. Gosaldu bitartean azokaren planoa aztertu eta  zein ekitaldietan parte hartuko dugun gogoratuko dugu.

Durangoko azokak goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak  eta lehen ordu horiek aprobetxatuko ditugu azokatik bueltatxo bat emateko. Azokak eskaintzen dizkigun aukerez probestu gaitezke; izan ere,  Gamer gela bisita dezakegu eta ordu bete pasa bideo joko berriak ikusten.

11:30ean zinez interesgarria izango litzateke Julen Goikoetxearen ´Demokraziaren pribatizazioa´liburuari buruzko solasaldia entzutea. Nahiz eta liburua ez irakurri, gaia ezaguna da guztiontzat eta  garrantzitsua denez, parte hartzea ahal izango dugu eta seguruenik, gauza baliotsuak ikasiko ditugu.

Eta azkenik, 12:30ean, Durangoko Azokak duen telebista platoan streaming bidez, Bertso Hop ikustea dibertigarria izango da.

13:30ak aldera azoka gunetik atera eta pintxo-potea egingo dugu alde zaharrean…Elkar ezagutzeko eta nola ez, goizean zehar ikusi ditugun ekintzen inguruan hitz-aspertua izateko.

Ostean, Ahotsenean, zuzeneko bat entzuteko aukera daukagu eta jakina, pintxo potearen ondotik gustagarria izango da gorputza astintzeko!!! Hasiera ordua,  15:40tan da eta amaiera  ordua, 16:10etan. Entzunaldia Pelax eta Telmo Trenor taldearena da eta musika elektronikoa eta rock fusiotik jaiotako musika egiten dute. Begira,begira!!!

 Uste dugu, oso aproposa dela Durangon igarotako egunari amaiera emateko Eszenatokian arratsaldeko 18.00tan izango den Ele antzezlana.(90 minutuko iraupena du). Bertan dantza, poesia eta musika elkar loturik agertzen dira. Gainera, Jon Maiak eta Gorka Hermosak bertan parte hartzen dutela ikusita, ziur gaude benetan mereziko duela ikusteak.

Ederra izango da!!!