Etiketaren artxiboa: opari

Irakurle kanpaina, eskura

 

AEKn, urtean bitan, ekimen hori antolatzen dugu, eta, bertan, AEK-ko ikasleek beherapenak izaten dituzte euskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan.

Azaro aldean, “negukoa”, abian dugu; beraz, gustuko ezer ikusiz gero, jadanik egin dezakezu eskaera e-euskaltegian. Dena den, ez itxaron gehiegi, eskaintza hilaren 29an amaituko da-eta.

Bi ohar garrantzitsu horretaz: 1) Eskaerak e-idazkaritza@aek.eus helbidera bidali behar dira, ordainagiriarekin batera; bestela,  mintzatu irakaslearekin 2) Eskaintza AEK-ko ikasleek baino ezin dute egin.

Hemen ikus dezakezue katalogoa.

Harrapatu aukera! Izan ongi eta hurrengora arte!

 

 

Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu.

 Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.

 Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

Azaroko AIZU! aldizkaria kalean

 

Ikasturte berri on, guzti-guztioi!

Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.

Hemen duzue azaroko AIZU! aldizkaria: KLIKATU

Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!

Agurtu aurretik, galdera bat:  AIZU! aldizkari ezagutzen zenuten? Badaezpada, hemen.

Orain, bai, kito: gozatu azaroko aldizkariarekin! Hurrengora arte!

Berriako zuzendari Amagoia Mujika Tolaretxipiri* eta Jon Zabalari elkarrizketak; Altxa Burua! ekimena; Seaskaren Baionako Etxepare lizeoa, barnetegi; Sanprubusa, gurpil gaineko kafetegia; Etxepare Euskal Institutua, labur-labur; eta beste hainbat kontu.

*Amagoia Mujikari elkarrizketa egin ziotenean gertatu berria zen Hamasen erasoa. Ondorioz, Palestinako gatazkaz galdetzean eman zien erantzuna osatzeko eskatu digu Berriako zuzendariak, honela: “Elkarrizketa eta egin zenetik gauza asko gertatu dira Gazan, eta argitaratzen den datan erantzun izanez gero, beste erantzun bat emango nuen, Hamasen erasoa txiki-txikia geratu baita egiten ari diren sarraskiaren aurrean. Alegia, 8.000tik gora palestinar hil ditu Israelek, mundu osoko begiraden aurrean eta Mendebaldeko agintarien konplizitatearekin. Herri bat mapatik desagerrarazten ari dira, demokraziaren izenean eta Benjamin Netanyahuren esanetara”.

 

 

Bi opari zuentzat

Urte berri on!  Urtea behar bezala hasteko, B2ko ikasleek bi opari dakartzate zuentzat. Gabonen aurretik, ikaskideei opari bana egin zieten eta, orain, horietako bi aukeratu dituzte blogean ipini eta zuek ere horiez  goza dezazuen. Ea gustuko dituzuen!

Bideoa

Oharra: lamiaren irudiaz behar bezala gozatzeko, Mitologik app deskargatu mugikorrean eta argazkia eskaneatu aplikazioan. Pertsonaia mitologiko honen istorioa entzun eta ikusiko duzue errealitate areagotuan.