Etiketaren artxiboa: solstizioa

Udako solstizioa zer ote?

Bukatu da udaberria eta udan sartu gara; solstizioak hori adierazten du. Euskal Herri osoan piztuko diren suek sasoi berriaren etorrera iragarriko dute; urteko egun luzeena eta gau motzena izango dugu.

Udako solstizioa edo San Joan eguna? Zer da Euskal Herrian ospatzen dena? Sua, ura eta landareekin lotutako festa paganoa da. Ohitura paganoak dira, baina kristautasunak bere egin zituen, eta guregana kristautasun bezala etorri dira. Beraz, oinarrian, «zainez», paganoak dira.

Sua da protagonista nagusi Euskal Herria guztian leku gehienetan;  bere inguruan bilduko gara dantzan sorginek egiten zuten moduan. Egun bada ikasturtea bukatu dela ospatu eta apunteak bertan erretzen duenik ere. Haren gainetik salto egitea ere ohikoa da, ongi pasatzeko zein espiritu txarrak uxatzeko; suak purifikatu egiten baitu, eta ez, soilik, gorputzak. Senperen, adibidez, ogia, belarrak eta eguzki loreak pasatzen dituzte suaren gainetik, espiritu gaiztoak urrunduko dituztelakoan.

Jarraitu Udako solstizioa zer ote? irakurtzen