Udaberriaren etorrerarekin zelaiak, zuhaitzak, landareak, lurra, berpiztu, muskertu, loratu egiten dira; natura jaioberritu.
Urte-sasoi honetan, neguak lapurtutako argi-orduak berriro berreskuratuta, eguna gero eta luzeagoa da eta gaua, ostera, gero eta laburragoa. Sasoi honetan eguzkia indarrez jotzen hasten da eta geu ere indarberritu. Holaxe dio esaera zaharrak ere: udabarria odol barria. Bada, udaberriaren etorreraren beste seinale ageri eta nabari bat: kukuaren kantua.
Kukuari lotuta, hainbat esapide eta istorio bitxi daude bilduta, han eta hemen. Europako toki askotan kukua zorte txarraren edota onaren adierazle da. Baina ba al dakizue kukuak zer egiten duen?
Txantxangorriari kukuak arrautza jartzen dio habian. Beste txori batzuei ere jartzen die. Hamabi-hamalau arrautza jartzen ditu kukuak. Kukua arrautzatik besteak baino lehen jaiotzen denez, inguruko arrautzak kabitik bota egiten ditu.
Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzen duen ahotsak.com atarian ederki asko kontatu digu Davidek.