Zein da gure opor planik onena?

Aupa e-kuadrilla!

Zer, pentsatzen zenuten ahaztuta genuela BLOGaren kontua, ezta? Ba ez, ikastaroari txapela jartzeko unerako utzi nahi izan dugu azken egun triste hauetan giroa alaitzeko apur batean…. Eskerrik asko Yolanda eta Eneko zuen ekarpenengatik, txalo handi bat zuentzat!!!

Eta orain zer? Horrela amaituko al da guztia? Ba ez kuadrilla, ez, gupida barik arituko gara azken unera arte…

Hemendik eta ikastaroa amaitu arte, eta Yolandaren eta Enekoren mezuak ikusi ostean, hauek dira zuek egitea nahi ditugunak:

  1. Yolandak lagun batek  oporretan eta etxean bakar-bakarrik  geratzen denean zer egiten duen azaldu digu… Eta zuek? Ze gauza egiten duzue oporretan etxean bakarrik geratzen zaretenean eta nahi duzuena egiteko denbora duzuenean?
  2.  Enekok azaldu duen moduan, berak oporrak hasi eta berehala egiten duen lehen gauza erlojua kentzea eta sakelakoa amatatzea da. Nik (uda bada) sandaliak janzten ditut…Zein da zuen ikurra? Zer da egiten duzuen lehen gauza?
  3. Ondo jatea eta edatea gustatzen zaigu…Batez ere oporretan…Zein da zuen oporretako menurik gustukoena? Zuen oporretako menu osoa idatzi beharko diguzue:  gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afari perfektuak.
  4.  Yolandak aipatu duen guztia mintza-saioan landu genuenean, edarien inguruan  aritu ginen… Pika, kalimotxoa, gintonika, San Frantziskoa,…  Bideotxoa ikusi ostean, esaguzue, zein da gustukoen duzuen edaria?  Koktel kuttunik al duzue? Ikusi bideoa inspiratzeko…

Eta amaitzeko, lagunei kontatzeko denbora… ea, kontatu iezaguzue  ikastaroaren foroan (bideo baten bitartez ) zertan aritu zareten oporretan…. Lanean geratu garenoi inbidia apur bat eman….ea….

Eta non/nola egingo al duzue hau guztia? Ba lehen lau galderak iruzkinen bitartez erantzun blogean bertan. Eta azkena, zuen oporretako kontakizuna, foroan zabalduko dudan harian bertan. Ea ganoraz amaitzen dugun ikastaroa.

Zuen txanda da, ea, ea, ea,….

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude