Zer iruditu zaizu?

Tira, bada, atera da gure Ainhoa igogailutik!

Orain, zure txanda da: gustatu al zaizu gure fikziozko lehen podcast hau? Nahi baduzu, idatzi iruzkina, gustura irakurriko dugu eta!

ETA JOLASA?

Zer moduz moldatu zara jolasean? “Eta zuk, ba al dakizu?” ataleko galderak ondo erantzun dituzu? Zein solairutara iritsi ote zara? Gu ere, Igogailuan bezala, nahiko proba osatua jarri dugulakoan gaude, eta… “Euskaldun peto” agiria banatzeko prest gaituzu. Jakin nahi duzu C2ren pareko agiri hau eskuratu ote duzun?

Bada, atera kontuak: bost kapituluetan, 33 item, alegia, 33 puxtarri, banatu ditugu. Guztira 25 puxtarri lortu badituzu, zorionak! Euskaldun petoa zara! Agiri berezi hau eskuratutzat jo dezakezu!

25 puxtarri lortu ez badituzu, lasai, segi gurekin euskaltegian edota gugandik gertu, eta Euskal Herria ezagutzen jarraituko dugu, merezi du eta!

amaialuzu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude